Ikasleentzako elikadura ona

ELIKADURAK USTE BAINO ERAGIN HANDIAGOA DU IKASLE BATEN EMAITZA AKADEMIKOETAN. BIZI-TZAKO GARAI HONETAN, GURE GORPUTZAK BEHAR BEREZIAK DITU, ETA BEHAR HORIEK KALITATEZKO JANARIAREKIN ASE BEHAR DITUGU.

Ikaslearen bizitza oso estresagarria izan daiteke; horregatik, egungo gazte gehienek ez dute behar adina denbora ematen beren burua zaintzen eta dieta osasuntsua eta askotarikoa egiten.
Dieta orekatu eta egoki batek memoria handitzen laguntzen du, eta norberaren kontzentrazio eta ongizate gaitasuna hobetuko du, errendimendu akademikoa mantenduz. Elikadura egokia zure gorputza eta burua osasuntsu manten-tzeko oinarrietako bat da. Ondo elikatzeak zure garunak askoz hobeto funtziona dezan laguntzen du, eta hori zure ikasteko gaitasunean islatuko da azkenean.
Garrantzitsua da egunean gutxienez hiru otordu egitea, ahal den neurrian balio energetiko gutxi ematen duten elikagai koipetsuak kenduz. Digestio astunek edo gehiegi jateak logura eta ondoeza eragin dezakete, eta, beraz, ez zara ikasteko moduan sentituko. Horregatik, hori ekiditeko, lagungarria da ordu finkoak izatea eta otorduetan kontrol bat edukitzea.

Arroza, pasta eta lekaleak zure aliatu handiak izan daitezke, zure gorputzak behar dituen karbohidratoak emateko orduan. Entsaladekin eta barazkiekin lagundu dezakezu.

GOSARIAREN GARRANTZIA
Garrantzitsua da haragi zurietan, oilaskoetan edo arrain zurietan dauden proteinak hartzea. Eta ez ahaztu ikasteko prozesua errazteko behar diren fruta eta barazkiek eskaintzen dizkizuten bitaminak eta mineralak.
Gosaria da eguneko otordurik garrantzitsuena, eguna energiaz eta kontzentrazioz hasi ahal izateko. Gomendagarria da jogurta hartzea frutekin, esnearekin, txigortuekin, fruta-mazedoniarekin, ogi integralarekin, zerealekin.
Ordu artean eta eskola artean jateak kontzentrazioa manten-tzen lagunduko dizu. Horre-
tarako, fruitu lehorrak, fruta freskoa eta ogi integrala eraman ditzakezu.
Garrantzitsua da otordurik ez saltatzea. Horregatik, eguerdian otordu orekatua egin ezazu lekale, arroz, oilasko, fruta eta barazkiekin.
Ez ahaztu afaltzeko ordua, energia eta ongizatea gau osoan manten-tzeko. Entsalada bat, arrain urdina, arrautzak edo pasta jan dezakezu.