Xare euskarazko kultura digitala sustatzeko egitasmoa da. 2012an abiatu zen egitasmoak nagusiki nerabe eta gazteekin lan egiten du. Baliabide eta formatu guztiak ongi etorriak izaten dira teknologia berrietan euskararen erabilera sustatzeko.
Gasteizko 13 ikastetxetako 907 ikaslek parte hartu dute Europa Biltzar Jauregian ospatu den bosgarren Xare jardunaldietan, gazteek euskarazko kultura digitalarekin harremana izan dezatela susta-tzeko. Parte hartu duten guztiak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak dira. Jardunaldiak hiru ardatz ditu: gazteria, euskara eta IKTak (informazioaren eta komunikazioaren teknologiak).
ZORTZI LANTEGI
Bertaratu zirenek hitzaldi, jolas eta tailer praktikoekin gozatu zuten: bideojokoak, 3D inprimagailuak, errealitate birtuala… IKTen inguruko 8 lantegi praktikok, 2 hitzaldi interaktibok, Egunean Behin jokoaren zuzeneko partidak, Breakout erronkak eta Libe musikariaren kontzertuak osatu zuten egitaraua.
Gasteizko saio hau 2024. urteko Xare zikloaren azken geldialdia izan zen, Baionatik, Iruñetik, Laudiotik, Errenteriatik eta Donostiatik pasatu ostean.