Zazen: kontzienteki bizitzeko bidea

ZEN HITZAK MEDITAZIOA ESAN NAHI DU. ESKOLA BUDISTETAKO BAT DEFINI-TZEN DU, ESERITA DAGOEN MEDITAZIOA LEHENESTEN DUENA, ZAZEN IZENEKOA. MEDITAZIOAREN PRAKTIKA BUDAREN IRAKASKUNTZAREN SUSTRAIA DA, DIMENTSIO UNIBERTSALEKO
MEZUA. ZAZEN PRAKTIKA ZENEN SEKRETUA DA.

Zazen Zenaren praktika nagusia da, arreta osoa eta orainarekiko lotura lantzea helburu duen meditazio modu bat. Japonieraz, Zazen hitzak literalki “eserita meditatzea” esan nahi du.
Eguneroko bizitzan erregularki praktikatzen bada, oso eraginkorra da kontzientzia eta intuizioa zabaltzeko. Zazen esnatzearen jarrera da. Praktikatzen den bitartean ez da ezer lortu behar, kontzentrazioa besterik ez da jarreran, arnasketan eta gogoaren jarreran.
Hausnartzeko, hankak guru-tzatuta eseriko gara, loto edo loto erdian. Horrek esan nahi du oin bat gutxienez izterraren gainean dagoela eta belaunak lurrean. Bizkarrezurra luzatuko dugu. Ezkerreko eskua eskuinean jarriko dugu, ahurrak gorantz dituela eta hatz lodiak ukituz. Eskuek obalo bat osatuko dute, eta sabelean jarriko dira. Bizkarra zuzen, kokotsa jaso eta garondoa luzatuko dugu, zeruari koroatxoarekin bultza egin nahi bagenio bezala. Mihiak ahosabaia ukituko du, eta begiek lurretik metro batera begiratuko dute.

ARNASAREN GARRANTZIA
Arnasketak berebiziko garrantzia du zazen meditazioan. Arnasa leun, luze eta sakon batean kontzentratzen bagara, arreta jarreran jarrita, inspirazioa modu naturalean etorriko da. Arnasketa jarrera egokitik baino ezin da etorri. Meditazioan arnasketa-ariketari esker, nerbio-asaldurak neutralizatzen dira, instintuak eta grinak menderatzen dira eta jarduera mentala kontrolatzen da. Zenak zaila dirudi, baina benetan erraza da. Etengabeko dedikazioa eta praktika eskatzen ditu. Ezer egin gabe eserita bazaude, helbururik gabe, eta jarrera, arnasketa eta adimena harmonian badaude, benetako zena ulertzen duzu.
Zena praktikatzeak objektuekiko, emozioekiko eta kontzeptuekiko atxikimendua gaindi-tzen laguntzen digu, eta horiek dira sufrimenduaren kausa nagusia, bai guretzat, bai ingurukoentzat. Meditazioaren praktika erregular baten bidez, geure bizitzaren ulermenean sakon-tzen da. Gure bizitzako ekintza bakoitza zazen batekin harmonizatzen bada, gure ekintzak berez izango dira bidezkoak.
Meditazioarekin, gure adimena bare dago, konplikaziorik gabe, kalkulatu gabe, beldurrik gabe. Ezer bilatu eta espero gabe. Egoismoak behera egiten du, eta errazago jarraitzen diogu bizitza kosmikoaren fluxuari.