
ARBOLAPP
Arbolappek Iberiar Penintsulako eta Balear Uharteetako 118 basa-espezie ezagutzeko aukera ematen du. Espezieak 98 fitxatan antolatuta daude. Fitxa bakoitzak argazkiak, zuhaitza zein probintziatan dagoen erakusten duten mapak, testu deskriba-tzaile bat eta hainbat bitxikeria ditu.
PARTIFUL
Partiful aplikazioak ekitaldiak sortu, kudeatu eta partekatzeko aukera emango dizu. Aplikazio honek aukera emango dizu ekitaldi baten alderdi guzti-guztiak kontrolatzeko. Gonbidapen pertsonalizatu oso deigarriak sortu ahal izango dituzu, gonbidatu guztien arreta erakartzeko.


UPSTUDY
UpStudy mundu osoko ebazpen- eta ikaskuntza-plataforma multidiziplinar nagusia da milioika ikaslerentzat, matematikan, kimikan, fisikan eta biologian erantzunak bilatzeko, azterketetarako ikasketak egiteko eta diziplina guztietako gertaerak aurkitzeko.
TIMELEFT
Timeleft, jatetxeetan ezezagunak biltzen dituen aplikazioa da. Algoritmo batek erabiltzaileak beren lehentasunen arabera hautatzen ditu, eta plataformak itsu-itsuan deitzen ditu, geratu aurreko egunean baino ezagutuko ez duten leku batean.
