TURISMOAREN SEKTOREAK FUNTSEZKO ZEREGINA DU 2030 AGENDA LORTZEKO: MUNDUKO BPGREN % 10 BAINO GE-HIAGO HARTZEN DU, EMISIO GLOBALEN % 14REN ZUZENEKO ARDURADUNA DA ETA 11 PERTSONATIK BATEK SEKTORE HORRETAN LAN EGITEN DU
Turismoa funtsezkoa da mundu osoko herrialde guztien garapenerako, eta 2015ean Nazio
Batuetako herrialde guztiek hartutako 17 Garapen Iraunkorreko Helburuak lerrokatu eta ezarri behar ditu.
Turismoa zeharkako ardatza da, eta zuzenean edo zeharka lagun dezake 2030 Agendaren helburu guztietan. Sektore hau 8., 12. eta 14. helburuetako batzuen barruan sartu da. Helburu horiek lotuta daude, hurrenez hurren, hazkunde ekonomiko inklusibo eta jasangarriarekin, kon-tsumo eta ekoizpen jasangarriarekin eta ozeanoen eta itsas baliabideen erabilera jasangarriarekin. Turismo mota horrek ekarpen nabarmena egiten die garapenaren zutabe horiei: ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa. Turismo jasangarriak posizio irmoa du 2030 Agendan, baina agenda hori betetzeko aplikazio-esparru argia behar da, finantzaketa egokia eta teknologian, azpiegituretan eta giza baliabideetan inbertitzea.
Baina, zer da, zehazki, turismo jasangarria? Turismoaren Mundu Erakundeak definitzen duen moduan, “bisitarien, industriaren, inguruaren eta komunitate anfitrioien beharrak asetzeko egungo eta etorkizuneko ondorioak, ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak erabat kontuan hartzen dituena da”. Turismo-eredu bat jasangarritzat jotzeko, inguruko biodibertsitatea eta baliabide naturalak kontserbatzen lagundu behar du. Eta Euskadi horren adibide ezin hobea da.
Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa
Kode honen helburua da euskal turismo-erakunde guztiek beren eguneroko jardueran gizarte-erantzukizunak eta ingurumen- eta ekonomia-jasangarritasuna txertatzea. Turismoaren Mundu Erakundeak garatutako prin-tzipioetan eta 2030 Agendaren GJHetan oinarrituta dago. Horri guztiari, euskal berezitasunak eta gure kulturaren berezko elementuak gehitzen zaizkio. Turismo-erakundeek, kode hau sinatuta, tokiko kultura eta tradizioa eta euskal kultura-ondareko elementuak errespetatzeko eta zaintzeko konpromiso garrantzitsua hartzen dute beren gain.
Kode horri lotuta, eta 2030 Agendaren helburuak euskal turismo-sektorean ezartzeko, Eusko Jaurlaritzak gomendioen gida bat egin zuen, 2030 Agendaren GJHei lotutako turismoaren alderdi adierazgarrienak biltzen dituena. “Turista arduratsuaren gidan” jasotako 10 aholkuak Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan, Turismoaren Mundu Erakundearen Turismorako Munduko Kode Etikoan eta ST+20 Turismo Jasangarriaren Munduko Gutunean ezarritako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan oinarritzen dira.