Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten gizarte-eragileen ordezkariek Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu zuten. Bertan azaldu zuten euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuaren azken hamarkadetako susperraldia moteldu denaren zan-tzuak agerikoak egin direla azken urteetan. Nafarroan, adibidez, hamar ikasletik seik ez du inolako harremanik euskararekin bere ikasketa prozesu guztian, eta eremu euskaldunenetan ere erabilera soziala ahultzen ari da. Ondorioz, euskara eta hiztun
komunitatea larrialdi linguistikoan gaudela adierazi zuten, baina urrats bat aurrera egin eta larrialditik indarraldira bideari ekiteko beharra aldarrikatu zuten Kontseiluko bazkideek. Horretarako, lehen eginkizuna euskararen normalizazio eta biziberritzea agenda politiko eta sozialaren ardatzean jartzea dela azaldu zuten, eta urte luzez garatutako inertziei amaiera eman behar zaiela.
2025a, funtsezko urtea
Euskalgintzaren Kontseiluaren esanetan, 2025a urte garrantzitsua izango da euskara-
rentzat eta euskal hiztun komunitatearentzat. Halaber, 2025eko abendurako mobilizazio sozial handi baterako deia egingo dutela iragarri dute.