Paris da Europako hiririk zakarrena

Bidaia bat antolatzen dugunean, leku berriak, kultura berriak, bertako gastronomia eta biztanleak ezagutzearekin amesten dugu. Hiri batzuk ederrak dira, eta mota guztietako erakargarri turistikoz beteak daude, hala nola museoak, alde zaharra, merkataritza-guneak… Dena da bikaina, turistek bertako biztanleen tratu txarrarekin topo egiten dute arte.
Zoritxarrez, batzuetan, bisitariek oporretatik eramaten dutena bertakoen portaera zakarra, ez abegitsua eta desatsegina da.
CEO World Magazine negozioetako munduko aldizkari liderrak inkesta bat egin die Europako 200.000 helduri. Inkesta horretan, Europako 50 hiri handienen zerrenda batetik hain atseginak ez diren Europako hamar hiri aukeratzeko eskatu zitzaien.

10 HIRI DESATSEGINENAK
Paris da Europako biztanle desatseginenak dituen hiria. Argiaren hiria da, Londresen ondoren, munduko bigarren hiri bisita-
tuena. Turista asko atsekabetuta sentitzen dira, ez bakarrik hiriarengatik, baita paristarrengatik ere. Inkestatuen % 36k esan du bertako biztanleak ezagutu dituzten zakarrenak direla.
Londres, Ingalaterrako hiriburua, glamour asko duen hiri kosmopolita da, baina bertako biztanleak definizio horretatik oso urrun daude. Inkestatuen % 18k Europako bigarren hiriburu antipatikoena zela adierazi zuten, biztanleen bitxikeriak eta seriotasun handia direla-eta.
Hirugarren postuan Hungariako Budapest hiriburua dago. Hiria bere arkitektura inperiala eta bainuetxeengatik da ezaguna, baina horrek ez ditu botoen % 17,5 jasotzetik salbuesten, jende hotza eta oso itxia baita.
Austriako hiriburua, Viena, laugarren dago sailkapenean, botoen % 10,4rekin. Vienarren antipatia mitikoa da Austrian ere, eta bertako biztanle asko harro daude halakotzat ezagutuak izateaz. Bestalde, Viena Europa osoan bizi-kalitate onena duen hiritzat jotzen da.
Amsterdam da aitortza desohoragarri hau duen bosgarren hiria, % 9,6ko puntuazioarekin. Herbehereetako hiriburua postu horretan dago, hiritarrak ez direlako batere adeitsuak turistekin eta ez dutelako inoiz “sentitzen dut” esaten.


Hurrengo puntuazio txarrena Txekiar Errepublikaren-tzat da, eta, zehazkiago, Praga hiriburuarentzat. Seigarren postuan dago, % 9,2ko puntuazioarekin. Hiri eder honek, Ehun dorreen hiria bezala ezagutzen denak, biztanle zakarrak ditu, gaizki heziak, eta turisten artean “iruzurgile” ospea ere
badute.


Zerrendaren zazpigarren postuan Erresuma Batuko beste hiri bat dago: Birmingham. Inkestatuen % 8,9ko puntuazioarekin, hiri hau Erresuma Batuko arriskutsuenetako bat da, West Midlandseko hilketen batez besteko handiena duena. Bertako biztanleek turistekiko mesfidantza dute, eta ez diete inoiz laguntzen, ezta bilatzen dituzten tokiak non dauden adierazten ere.

Zortzigarren posizioak gure ondoko herrialdera, Frantziara, garamatza. Lyonek botoen % 8,6 lortu zuen. Bertako biztanleen larderia eta esnobismoa izan ziren hiriari posizio hau esleitzeko inkestatuen arrazoi nagusia.


Nabarmendu behar da turismo frantsesarekin “bakarrik” direla atseginak, beren hizkuntza hitz egiten ez duten gainerako nazionalitateak gogaitu egiten baitituzte.


Manchester (9 hiritik 3 Erresuma Batukoak dira) hiri desatseginen bederatzigarren postuan dago, % 8,4ko puntuazioarekin. Erresuma Batuko bigarren hiri bisitatuena da, Londresen atzetik, eta horregatik hartu dituzte beren hiriburuaren ohitura txarrak. Bertako hizkuntza hitz egiten ez duten turistei laguntzeko jende desatsegina, antipatikoa eta lagun gutxikoa da.


Azkenik, turismoarekin hain atseginak ez diren hirien top 10ean Alemaniako hiriburua dago, Berlin, % 8,3ko puntuazioarekin. Berlin “turismofobia” pairatzen duen Europako lehen hiriburua da, batez ere turista kopuru handiak zerbitzu guztiak garestitu dituenetik, bereziki alokairua. Egoera horrek eragin negatiboa izan du herritarrengan, eta, harrezkero, berlindarrak turismoarekin zakarrak dira.