Kostu txikiko Norwegian deitutako konpainiak datorren udan hegaldi zuzenak eskainiko ditu Bilbotik Stockholmeko Arlanda aireportura. Aireportu hau Suediako hiriburutik 42 kilometrotara dago. Erakundeak astean bi hegaldi eskainiko ditu ekainaren 14tik aurrera eta jada eskuratu litezke txartelak.
Bilboko aireportuak iragarri duenez, ibilbide hau “aspaldi bilatutakoa” da eta honen helburua Loiu, aireportu bezala, hazten jarraitzea da. Gogoratu New Yorkera hegaldi zuzenak eskaintzen ere hasi dela Bilboko aireportua.