UNAI GANDARIAS /2020-08-06/ Tabakalerak bere egonaldi programaren datorren urteko edizioan parte hartzeko deialdia ireki da ostegun honetan, abuztuaren 6an. Deialdi honen xedea da arte proiektuen ekoizpenerako egonaldi bat eskaintzea, eta beronek izaera desberdinetako proiektuak ditu helburu, honen arte diziplina edo formatua kontuan hartu gabe.
Tabakalerak ohar baten bidez jakitera eman duenez, deialdian parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) bizi diren artista edo eragile kulturalek, bai eta estatukoek eta nazioartekoek ere. Aurkeztutako proiektu guztietatik lau proposamen aukeratuko dira.
“Egonaldiak proiektu artistikoa garatzeko espazioa eta baliabideak eskaintzen ditu, eta lau eta zortzi aste arteko iraupena izango du. Horrez gain, arte garaikideko kideen laguntza ere izango dute hautatutako egitasmoek.”, nabarmendu dute.
Egonaldia datorren urtarrilaren 1etik eta martxoaren 14ra bitartean garatuko da. Bidali beharreko dokumentazioari buruzko eta bestelako baldintzei buruzko informazio zehatza tabakalera.eu webguneko Sortzaileen Guneko atalean kontsulta daiteke.