LIBURUAK

NIKOLE BIJOTZEKUA

Nikole Atxikallende Sabino Arana Euzko Alderdi Jeltzalearen sortzailearen emazteari buruzko lan sakona da. Nikolasa Atxikallende pertsonaia ahaztua, baztertua eta laidoztatua izan da, etsaiek ez ezik, baita hurbilekoek eta ahaideek ere. Baina bere figura berreskuratu, laudatu eta haren historia kontatzen jarri da egilea, poesiarik onenaren edertasun lirikoaz eta thriller bizkorrenaren intriga guztiaz. Emakume horren inguruan beti egon da halako isiltasun-gortina bat eta esamesa gutxi, funtsik gabeak gehienak. Dokumentazio gehiegi ere ez zegoen. Liburu honetan, Nikole protagonista bakar eta nagusia da.

JENISJOPLIN

Nagore Vargas da protagonista, edo Jenisjoplin, bere aitak dei-tzen dion bezala. Grina duen neska gaztea da, bere bizitza osoan agintearen aurka borrokatu besterik egin ez duena, beti pasioz. Azken hasperenera arte bizi du bizitza. Arriskua bilatzen du, ez dio ezeri beldurrik, gaztetasunak ematen duen presa guztiekin maite du. Bilbora iritsi zenean, mundu berri bat ireki zitzaion, gatazkan dagoen hiri bat, borrokatzeko iraultzak dituena, eta bere amorrua piztu besterik egiten ez duen testuinguru gatazkatsu bat, klasearen, aberriaren eta sexuaren izenean. Baina dena aldatzen da seropositiboa dela eta hiesa duela ohartzen denean. Bizitzeko eta etorkizuna ikusteko duen ikuspegia goitik behera aldatzen da. Hausnarketa eta zaurgarritasuna hasten dira.