MO.CO
Android zein IOS plataformetan
Oso ausarta izan beharko zara, unibertso ezezagun batera eramango zaituen atari
magiko bat zeharkatzeko gai izateko. Zure eginkizuna munstro asko ehizatzea izango da, etsaiengandik ihes egiten duzun bitartean. Naturaz gaindiko mundu batean biziko zara, eta ehunka izaki harrapatzea helburu duen enpresa teknologiko bateko kide izango zara. Jolasaren hasieran, unibertso paralelo honetan agertuko diren lehen munstroak ehizatu ahal izango dituzu. Hori bai, arreta handia jarri beharko duzu, eremu guztiak naturaz gaindiko elementuz beteta baitaude, eta zu erasotzen saiatuko dira, partida gal dezazun.
PANDORA: ORACLE OF DESTINY
Zeruko bidaia bat egingo duzu orain arte ezezaguna zen unibertso baterantz, non hamaika abentura eta izaki ezezagun aurkituko dituzun. Pandoraren kutxa magikoa ireki ondoren, esleitzen dizuten misio bakoitzean, etengabe egin beharko duzu aurrera. Plano bertikal baten bidez, ekintzaren segundo bakoitza irudikatuko duzu, zure pertsonaiak maniobrak automatikoki egiteko aukera ematen dizun bitartean. Jokoak pertsonaiak editatzeko aukera ematen du, protagonistaren itxura aldatu ahal izateko. Aldaketak egin ahal izango dituzu aurpegian zein gorputzean, zure estilora askatasun osoz egokitzeko.
THE SIMS LAB: TOWN STORIES
Bizitza simulatzen duen jolas bat da, eta Plumbrooken abentura berriak bizitzeko aukera ematen dizu. Jokoan, zure pertsonaia sortu, eta hiriko txoko
bakoitza diseinatu ahal izango duzu, zure ametsetako etxea sortuz. Altzari eta apaingarri onenak aukeratuta, pertsonaia bakoitzak bere gelan une paregabeak bizi ditzan. Telefonoaren bidez, hiriko gainerako biztanleekin harremanetan jarri ahal izango zara. Horrela, ingurunearekin sozializatu ahal izango duzu, zure pertsonaiaren aukera sozial guztiei ahalik eta etekin handiena ateratzeko, eta abentura zirraragarri eta ederrak bizi ditzan.