Gabonetako makillaje egokiena

Gabonak urteko une berezia dira, bilera, afari eta ospakizunez betea dagoelako, eta distira egitera eta nabarmentzera gonbidatzen gaituen sasoia delako. Egun hauetan, makillajea tresna ezin hobea bihurtzen da gure estiloa adierazteko, distira ukitua gehitzeko eta lookekin esperimentatzeko, klasikotik eta dotoretik hasi, eta ausart eta jai-giroraino. Une ezin hobea da zure egunerokoan agian erabiltzen ez dituzun tonu, ehundura eta teknika berriak probatzeko, hala nola itzal metalikoak, delineatu grafikoak, ezpain biziak edo akabera argitsua duten larruak.

Ospakizunak ate joka daude; makillaje egokia aukeratzeak, seguruago sentitzen laguntzeaz gain, zure presentzia ere nabarmenduko du, bai afari intimoetan, bai ekitaldi handietan. Gabonetako makillaje honek helburu berezi bat ere badu: argazki bakoitzean uneko magia harrapatzea. Azken finean, familiako argazkiak eta Gabonetako bilerak betiko geratzen diren oroitzapenak dira.

Makillaje egokia lortzeko jarraibideak

Larruazal distiratsua eta freskoa

Egun hauetan, azal argitsua da Gabonetako edozein looken abiapuntua. Gakoa larruazala ondo prestatzea da, distiratsu eta osasuntsu egon dadin. Prestatu larruazala hidratazio on batekin. Makillajea eman aurretik, erabili argitasuna ematen duen krema hidratatzaile bat, eta, ondoren, lehen argiztatzaile bat. Horrela, zure azala fresko mantenduko da eta makillajeak luzeago iraungo du.

Begi ketuak eta jai-glamourakoa

Gabonetan, begiak dira arreta gune. Hemen badira esploratu ditzakezun hainbat ideia, festa espiritua alde batera utzi gabe nabarmendu daitezen. Ketu klasikoa tonu beroekin: itzalak egiteko, erabili lur tonuak, urre koloreak, brontzea eta gorrixka, look bero eta sofistikatu baterako. Ziurtatu itzalak ondo lausotzen direla, ketua leun eta dotore gera dadin.

Ezpain gorriak

Ezpain gorriak Gabonetako zigilu bereizgarria dira. Klasikoa bada ere, pertsonalizatu egin dezakezu, zure estilora egokitu dadin. Gorri mate bizia; aukeratu iraupen luzeko ezpainetako gorri matea look sofistikatu eta iraunkor baterako. Ezpainetako likidoak aukera bikaina dira, erresistenteagoak izaten direlako eta gauean ukituak ematea saihestuko dutelako.

Masail gorrituak

Festetan, garrantzitsua da masailei kolore-ukitu bat gehitzea, aurpegia biziagoa eta osasuntsuagoa izan dadin. Honako hau, azken urtean, ezinbesteko bat bihurtu da makillajearen munduan. Gorritasun arrosek “hotzak gorritutako masailen” efektua sortzen laguntzen dute, negurako look ezin hobea dena. Emeki-emeki masailen erdian jarri, eta lokietara lausotu.

Makillajea urratsez urrats

Azala prestatu

Lehenik eta behin, zure aurpegia ondo garbitu, eta, ondoren, aplikatu estaldura arineko zure oinarri gogokoena, batez ere, akabera fresko eta natural baterako. Zuzendu inperfekzio zuzentzaile batekin, eta zigilatu distirarako joera gehien duten eremuak, hala nola T eremua, hauts zeharrargia ukituz.

Emaiozu bizitza begiei

Eman itzal marroi leun bat oinarri gisa goiko betazalean, eta lausotu begi-zuloan, sakontasuna emateko. Betazalaren erdian, urre-koloreko itzala edo brontzezko distira eman, jai-ukitua emateko. Horrek begiak argitzen ditu, eta glamour handiko efektua sortzen du. Looka amaitzeko, betile-lerroan zehar delineatu beltz fin bat egiten da, eta betile-maskara kapa on bat, bolumena eta definizioa gehitzeko.

Nabarmendu bekainak

Bekainek aurpegia markoztatzen dute. Aurpegiaren alderdirik garrantzitsuena da; beraz, ziurtatu ondo definituta daudela. Bete hutsuneak bekainetarako arkatz edo itzal batekin, eta konbinatu zure ilearen tonu naturalarekin. Orraztu bekainak
gorantz, eta finkatu kolorea gel garden edo apur bat pigmentatu batekin, gau osoan beren formari eutsi diezaioten.

Masailei kolorea eman

Eman gorritasun arrosa edo melokotoi kolorekoa masailetan, eta lausotu lokietara. Argitasuna lortzeko, eman hauts-
argitzaile bat aurpegiko goiko puntuetan: masailalboetan, sudurreko zubian eta Kupidoren arkuan. Horrek distira emango dio larruazalari, jaietako looka osatzeko.

Ezpainetan gorri matea erabili

Iraupen luzeko ezpainetako gorri matea. Zerbait sotilagoa nahiago baduzu, gloss gorri bat aplika dezakezu akabera mamitsu baterako. Ezpainak profilatu ezpainetakoa jarri aurretik, korritu ez dadin, eta koloreak gau osoan irautea nahi baduzu, hauts zeharrargi pixka bat eman dezakezu ezpainetan edo iraupen handiko ezpainetako likido bat erabil dezakezu.