Minas de Rio Tinto eta Nerva herrien artean, La Naya meatze-herria dago. Minas de Rio Tinton lan egiten zuten meatzarien familiak bizi ziren bertan. Herriak, gaur egun abandonatuta egon arren, eliza, eskola eta kasinoa zituen, eta, jakina, baita hilerria ere. Hilerria XIX. mende bukaeran eraiki zen, eta, 1972an bertan
behera utzi bazen ere, gaur egun oraindik ere mota guztietako fenomeno arraroak gertatzen dira bertan. Hilerri barruan ibiltze hutsa kezkagarria da. Gaur egun ere, sastraken artean sakabanatuta, nitxo batzuk aurki daitezke, baita giza hezurrak eta zerraldoen hondarrak ere. Asko dira iker-tzaileek bertan ikertu nahi izatearen arrazoiak, baina, bereziki, bertan bizi diren lekukoek bizi-tzako fenomeno paranormalak egiaztatzea da helburu nagusia. Ateratako ondorioek ez dute zalantzarako tarterik uzten bertan gertatzen diren fenomeno arraro eta agerpenen egiazkotasunari buruz.
Fenomeno horien existentzia baieztatzen duten gertakari paranormalen artean, lehen hilerri horretan bizi ziren mamuen agerpenak nabarmentzen dira; espektro horiek, arrazoiren batengatik, ez dira oraindik beren esen-tzia lurtarretik askatu, eta mundu honetan zehar dabiltza. Ikertzaileetako batek azaldu zuenez, “gau batean nire soinu-ekipoarekin kakofonia bat grabatzen saiatzen ari nintzela, oinez eta nigana hurbiltzen ari zen norbaiten pausoak entzun nituen. Orduan, emakume zahar bat agertu zen, ile zuri, motots eta ttantta beltzarekin nire aurretik pasatzen. Begiratu zidan eta burua biratu zuen, eta ni jota geratu nintzen, banekielako emakume hori ez zela mundu honetakoa”.
Alde hemendik berehala!
Beste batean, ikertzaile hori bera bere taldeko lagun batekin zegoen, hilerriko eliza zaharreko mugimendu-sentsorea seinaleak egiten hasi zenean. “Kameretan ez zen ezer ikusten; beraz, harriturik, denbora batez uztea erabaki genuen, baina jarraitu egin zuen, ikusten ez genuen zerbait antzematen ari balitz bezala. Ondoren, tenperatura neurtzeko aparatuetan hamar gradutik gorako jai-tsiera oso malkartsua erregistratu zen, eta, bat-batean, gaueko ikusmen-kamerak itzal bat harrapatu zuen, oso argi ikusten ez genuen silueta moduko bat, baina giza forma argia zuena. Itzalaren tenperatura inguruko tenperatura baino baxuagoa zen, eta, horregatik, kamera termikoak primeran erregistratu zuen. Itzal txiki hura, haur batena bezalakoa, irristatuz joan zen horma-hobi batean sartu arte, eta erabat desagertu zen. Une horretan, kamera gelditu eta seinalea eten egin zen”, kontatzen du ikertzaileak. Beste batean, hilerriaren sarreratik gertu zeuden taldeko ikertzaile batzuek iparraldeko hormari itsatsitako hilobi batetik zetozen kolpe gorrak sentitu zituzten.
Izututa, irteerako aterantz korrika zihoazela, hilerriaren kanpoaldetik zetorren zarata bat entzun zuten, eta, bat-batean, norbait agertu zen atean, forma beltz bat, geldi eta harri eta zur utzi zituen silueta bat. Operazio-zentrora alde egiteko materiala jasotzera itzuli ginenean, psikofoniak entzuten hasi ginen aparatu batzuen bidez; zera ohartarazten zuten: “Ez egin hori”, “alde hemendik berehala”, “enbarazu egiten duzue”. Zalantzarik gabe, enbarazu egiten ari ginen eta ez gintuzten ongi hartu.