Ugandako LGBITQ+ komunitateen aurkako erasoak izugarri areagotu dira Interneten, LGBITQ+ pertsonen bizitzaren hainbat alderdi zigortzen eta diskriminazioa sendotzen dituzten lege anbiguoegiak direla eta, adierazi du Amnesty Internationalek txosten berri batean.
Txostenak LGBITQ+ per-tsonen aurkako teknologiak emandako genero-indarkeriako kasu etengabeak zehazten ditu. Bertan dokumentatzen dira datu pertsonalak eta sexu-orientazioa ezagutarazteko kasuak, indarkeria-mehatxuak, xantaia, nortasun-ordezkapena, hackeoa eta desinformazioa, LGBITQ+ pertsonak are gehiago baztertzen dituztenak, bereziki ingurune sozioekonomiko behar-tsuetan daudenak.
2023ko Homosexualitatearen aurkako Legeak, bereziki, zigorgabetasun-giroa sustatu du LGBITQ+ pertsonen aurkako erasoetan, eta, horren ondorioz, partikularrek eta erakundeek nabarmen aldatu behar izan dute Interneten aurkezteko eta jendearekin harremanak izateko modua.
“Gure ikerketak erakusten duenez, nahiz eta aktibistek eta LGBITQ+ erakundeek espazio
digitalak oso aurkako ingurunean erabiltzen jarraitu duten, estigma, indarkeria eta diskriminazioa eremu digitaletan islatu eta zabaldu dira”, azaldu du Shreshtha Das Amnesty Internationaleko genero aholkulari/ikertzaileak.
Ondorio suntsitzaileak
“Teknologiak emandako genero-indarkeriak ondorio suntsitzaileak ditu LGBITQ+ pertsonentzat, Interneteko erasoek saretik kanpo ondorioak izan baititzakete, hala nola atxiloketa arbitrarioak, tortura eta beste tratu txar batzuk, nahitaezko husteak, lan-kaleratzeak edo mundu fisikoko indarkeriarekiko esposizioa, baita estresa, antsietatea eta depresioa ere”.
Teknologiak LGBITQ+ pertsonen aurka emandako genero-indarkeria jada ohikoa zen Ugandan, baina haren larritasunak eta prebalentziak gora egin dute 2023ko Homosexualitatearen aurkako Legea onartu zenetik, diskurtso publiko homofoboa eta transfobikoa areagotu baitu.