“Euskararekin, gora eta gora beti!” kanpaina

Ana Ollo Memoria eta Bizikide-tzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak eta Javier Arakama Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu dute haurren artean euskararen ikaskuntza sustatzeko kanpaina, seme-alaba adingabeak dituzten familia nafarrei zuzendua. Regálales el euskera y llegarán muy alto / Euskararekin, gora eta gora beti! lelopean, kanpaina otsailaren 17tik 28ra bitartean egingo da.

Bertan, berezko hizkuntza positibotzat eta aberasgarritzat har-tzen da, gero eta anizkoiagoa eta eleaniztunagoa den gizarte batean baliabide baliotsu gisa ikus dadin. Horrela, biztanleria-sektore horri (bideoak, gurasoen prestakuntza, musika-programak), haurrei, eskainitako beste ekimen batzuen osagarri den jardun-ildo baten barruan kokatzen da, eta horrek bat egiten du departamentuak hiztun berriak sustatzeko egindako beste apustu estrategiko handiarekin, hau da, helduen prestakuntza laguntzeari eta sustatzeari dagokiona.

Azterlan soziolinguistikoa

Euskarari buruzko Foru Legeak ezarritako berezko hizkuntza honen sustapenarekiko konpromisoaren barruan sartzen dira bai haurren artean bai helduen artean euskara sustatzeko kanpainak, eta Nafarroako Gobernuak herritarrak euskararen inguruan sentsibilizatzeko egiten dituen ekintzen ildoari jarraipena ematen dio egungoak, euskara aukera-iturritzat hartzen duen ideiatik abiatuta. Ollok gogorarazi du euskararen ezagutzak nabarmen egin duela gora gazteen artean; izan ere, gazteen % 28k euskaraz daki gaur egun, eta % 12,2k euskaraz zerbait daki, ongi hitz egin ez arren. Azpimarratu duenez, oro har, gazteen % 40k euskaraz jakitea “familia askorentzat euskara beren seme-alabentzat etorkizuneko apustua dela egiaztatzen du”.