“Nire erreferenteak Doctor Deseo eta Raffaella Carra dira”

Jon Castañeda, Akerbeltz Erromeria taldeko abeslaria, DJa, komunikatzailea eta kazetaria, Euskadi Gazteko dida! saioko eta Gora bihotzak programako kolaboratzailea. Jonkass izenez ezagunagoa da sareen munduan.

Nola definituko zenuke zure burua? Izan ere, arlo askotan lan egiten duzu, musikari moduan, irratian…
Duela gutxi TikTokeko biografia idazten ibili naiz, eta horrek nire burua nola definitu pentsarazi zidan. Izan ere, auto-deskribapen horrek garrantzi handia du. Nire ibilbidean zehar, saltsa guztietan ibili naiz: kazetaria, musikaria, euskalduna eta komunikatzailea. Beraz, euskal komunikatzailea naizela esango nuke, arlo ani-tzetan lan egiten dudalako eta beti besteengan eragitea bilatzen dudalako. Emozioak sortzea garrantzitsua iruditzen zait; musikari moduan, irratian, telebistan, eta lagunartean ere, beti saiatzen naiz konektatzen eta sentimenduak elkarbanatzen. Nire helburua iritzia ematea, esperientziak partekatzea, eta euskal kultura sustatzea da, izan ere, guztia bizikidetzan datza. Beraz, ez naiz artista edo komunikatzailea bakarrik; nire inguruan dauden pertsonen bizitzan eragina izateko sortzailea naiz. Hori dela eta, nire biografian euskal komunikatzailea naizela nabarmenduko nuke, eta emozioak sortzeko, kulturari eusteko eta elkartrukea sustatzeko gogoa daukadala.

Akerbeltz erromeriako abeslaria zara. Zer da zuretzat Akerbeltz?
Galdera sakona, erraza eta zaila da hori; izan ere, hainbeste gauza dira. Niretzat, Akerbeltz gozamena, fantasia, askatasun espazioa, poztasuna eta maitasuna da.
Asko gozatzen dut. Hain polita da ikusleekin sortzen dena. Droga bat da, harrapatzen zaituena eta utzi ezin duzuna.

Akerbeltzen kontzertuetan arropa edo looka oso garrantzitsua da; izan ere, beste erromeriekin alderatuta, nahiko look deigarriak eta dibertigarriak eramaten dituzu. Zergatik?
Nire identitatearekin eta performancearekin bat datorrelako. Nire erreferenteak Doctor Deseo eta Raffaella Carra dira. Desberdinak eta askeak direlako. Argi neukan zerbait desberdina eskaini nahi nuela, ez nuela oholtzara kaleko betiko arroparekin igo nahi. Oholtza beste zerbait da, eta prozesu bat izan da nire artista identitatea topatzea; gutxinaka-gutxinaka topatu dut. Eroso nago, jendeari gustatzen zaio, eta niri ere bai. Zerbait desberdina ikustea beharrezkoa zen; izan ere, erromerien munduan dena oso
tradizionala eta estandarra zen. Orain, hori aldatzen ari dela ikusteak ikaragarri pozten nau.

Zein izan da zure kontzerturik bereziena?
Ezin izango nuke bakarra aukeratu; burura etortzen zaizkit aste nagusiak, nire herriko jaiak, Landako gunean egindakoa, Aiaraldea, Hondarribi… Topikoa izango da, baina plaza guztiak dira bereziak. Ikusleak zurekin daudenean, konexio hori sentitzen duzunean, geroko parranda eta, bereziki, bertan ezagu-tzen duzun jendea.

Noiz konturatu zinen musika munduan lan egin nahi zenuela?
Ez dakit, beti izan dut argi mundu honetan ibili nahi nuela. Etxean txikitatik esaten zidaten: “zu a la farandula dedikatuko zara”. Txikitan beti ibiltzen nin-tzen abesten etxean eta instrumentuak jotzen. Musikaria dena jaiotzen denetik da musikari.

Ztanda saioan ere aritu zinen; zer ikasi zenuen esperientzia horretatik?
Gauza asko, batez ere telebistaz, talent showen funtzionamenduaz, zer egin, zer ez… Oso aberasgarria eta polita izan zen. Eta bertan ezagutu nuen jendea, kamera aurrean, zein
kamera atzean, miresgarria da.

Gora bihotzak saioan ere aritu zara lanean; nola egiten da lan zuzenean emititzen den programa batean? Zaila da? Bitxikeria edo pasadizo bitxi bat kontatuko zeniguke?
Izugarria da, emozio handikoa, baina asko ikasten ari naiz. Telebista beste mundu bat da; irratira ohituta nengoen eta txip hori aldatzen ikasten ari naiz. Minutu gutxi batzuetan gauza asko egin behar dituzu, nora begiratu jakin behar duzu, ze aurpegi jarri eta aurpegi ona mantendu edozer gertatzen dela ere.

Zuzenekoa denez, gauza asko gertatzen dira, eta inprobisatzen jakin behar da. Gaztean horretara ohituta nengoen, baina ekipo txikia da, eta ia guztia kontrolpean dago.
Telebistan, ekipoa oso handia da, baliabide tekniko gehiago daude, baina, hala ere, ezustekoak gertatzen dira, hala nola bat-batean mikroa ez dabilela, zure burua ez entzutea, zuzenekoaren seinalea galtzea… eta zure lanarekin jarraitu behar duzu, etxean dagoenak ezer igarri ez dezan. Beste mundu bat da. Erronka handia, baina oso polita.

Zein da Jonen ametsa, arlo artistikoan? Eta arlo pertsonalean?
Nire ametsa edo helburua artista bezala euskal kulturan eragitea da. Etorkizunean, jendeak “Jonkassek hau ekarri zuen gurera” esatea. Erromerien munduan nire ekarpena egin dudala sentitzen dut, eta, orain, sorkuntza propioetan nire alea jarri nahi dut. Denbora luzez sentimenduak eta emozioak
sorrarazten jarraitzea.
Arlo pertsonalean, aske eta zoriontsu izaten jarraitzea da, nahi dudana egitea eta nire balioak ez traizionatzea. Ame-tsak eta helburuak dira, era berean.

Jonek zelan ikusten du bere etorkizuna? Zer arlotan lanean ikusten duzu zure burua?
Ez dut inoiz epe luzerako etorkizunean pentsatzen; nire burua hemendik urte batera proiektatzen dut. Non egon nahi dudan, zer egin nahi dudan galdetzen diot nire buruari, eta pixkanaka-pixkanaka noa.
Bidea eraikitzen jarraitzea, pausoz pauso, korrika askorik egin gabe. Lan eginda, eta prest zaudenean, gauzak etorri egiten dira. Korrika egin nahi dut beti, eta horrek antsietatea sortzen dit.