Manic Street Preachers, The Flaming Lips, The Hellacopters eta Lucinda Williams Azkena Rock Festivalen izango dira

Azkena Rock Festival jaialdiaren hogeita hirugarren edizioa ekainaren 19tik 21era egingo dute Mendizabalan, Gasteizen. Antolatzaileek han izango diren lehen taldeak iragarri dituzte gaur: Manic Street PreachersThe Flaming LipsLucinda Williams, Melissa Etheridge, Richard Hawley, Reckless Kelly, P.I.L. Johnny Rotten Sex Pistolseko kantariaren taldea,  Turbonegro, The Hellacopters, Buzzcocks, Diamond Dogs & Chris Spedding, Kaotiko, Quique González, Dead Kennedys, The Chesterfield Kings, Robert Jon & The Wreck, Masters of Reality, La estrella azul, Derby Motoreta’s Burrito Kachimba, Psilicon Flesh, Ezezez eta Libe.

Sarreren salmenta azaroaren 20an, asteazkenean, hasiko da, 10:00etan, azkenarockfestival.com webgunean, eta aurreko edizioren batera joan direnek aurresalmenta esklusiboa izango dute bihartik, azaroaren 15etik, aurrera.

3 eguneko bonuez gain, Gazte Bonua ere izango da aukeran (100 € + gastuak) 23 urtetik beherakoentzat, eta, aurten lehenengoz, Kuadrilla Bonua, 5 bonu erosita 6. bonua opari. 14 urtetik beherakoek ez dute sarrera ordaindu beharrik.