Chill Mafiak festa handi batekin itxiko du agur bira, martxoaren 28an, BECen

Chill Mafiak hamar orduko festa handi batekin bukatuko du bere agur bira, martxoaren 28an, Barakaldoko BECeko CUBEC! aretoan. Oholtza lagunez inguratuta hartuko dute nafar kolektiboko kideak, eta Metrika artista ere bertan izango da, telonero lanak egiten.

Egun ahaztezina borobiltzeko, taldeko kideek bere abestiak azken aldiz artista handiekin partekatuko dituzte, hala nola Nerve Agent taldea albacetarrekin; Hofe x 4:40 bere ohiko kolaboratzailearekin; EuskoprincessBengo, La Txama, Mirua eta Arepasekin. Kolaborazioen zerrenda izen gehiagorekin osatuko da.

Gau berezia borobiltzeko, “sekulako afterra” prestatu dute nafar musikariek. Goizeko 6:00ak arte luzatuko da festa, Katza eta Bichos Rarosen DJ saioekin, besteak beste.

Kiliki Frexko eta Flako Chill Mafiako kideek “Dida”n azaldu digutenez, hitzordu oso berezia izango da.

Sarreren aurre salmenta azaroaren 19an hasiko da, 10:00etan,  SeeTickets bidez. Salmenta orokorra, hilaren 21ean, plataforma berean.