Ibai Llanos famatua da bere umore eta karismagatik, baita gai pertsonalak zintzotasunez jorratzeko duen abileziagatik ere. Oraingo honetan bere eraldaketa fisikoa erakusten dabil, pausoz pauso, sare sozialen bitartez. Orain dela hilabete batzuk hasi zen streamer ezaguna bere osasuna hobetzeko aldaketa sakonak egiten. Bere jarraitzaileak prozesu osoaren testigu izan dira. Hain berea duen estilo ireki eta zuzenarekin, Ibaik bere itxura aldaketa erakutsi du, baina baita etapa bakoitzean izan dituen erronkak eta horietatik ikasitakoak ere.
Bere ongizate fisiko eta mentalari buruzko hausnarketa batzuetatik abiatuta hartu zuen Ibaik bizi estilo osasuntsu batera salto egiteko erabakia. Hilabete hauetan zehar, bere ohitura aldaketak dokumentatu ditu, izan elikadurari dagokionak, entrenamenduak eta ariketa errutinak. Aldaketa guztiak, aditu profesionalek lagunduta egin ditu. Esker ona agertu die maiz Llanos-ek bere nutrizionista eta entrenatzaile taldeari, nabarmenduz prozesua ez dela erraza izan, baina egun guzti-guztiek merezi izan dutela.
Bere jarraitzaileek, begi begi-bistako eraldaketaren aurrean, babes mezuak helarazi dizkiote bilbotarrari, esanez inspiratzailea dela prozesua. Gainera, Ibaik, jarraitzaileen maitasun mezuei erantzun die zaintzearen eta diziplina edukitzeari buruz hausnartuz.
Ibaik zailtasunen gaia ere jorratu du, onartuz bere argitalpenetan ikusten den aldaketa “ez dela egunetik gauera egiten” eta “egun zailak” ere badaudela. Aitorpen hauek eragin izugarria izan dute euren jarraitzaileen artean, bere gardentasuna txalotuz.
Ibai Llanos-en itxura aldaketa ez da diziplinaren adibidea soilik, figura publikoek pertsonengan eragin positiboa izan lezaketenaren adibidea ere bada. Eduki sortzaile ezagunak egiten duen eguneraketa bakoitzean, bere aurrerapen fisikoa erakusten du, mezu baikorra helaraziz; erakutsiz aldaketa sakonak egin litezkeela konstantzia eta ingurukoen babesarekin.
Bilbotarra bere eboluzioa berri ematen ari da oraindik ere, erakutsiz, pausoz pauso, prozesua azken emaitza bezain garrantzitsua dela, eta guztioi gogoraraziz benetako garaipena norbere burua zaintzea dela.