Valentziako La Cigüeña ama-ospitalea, Arrosako Damaren bizilekua

Alameda pasealekuko 16. zenbakian, Valentziako eraikin enblematiko eta ezagunenetako bat dago. Iraganean, La Cigüeña izeneko amatasun-klinika izan zen. Zikoina baten eskulturaz apaindutako fatxada polita ikusita, haurtxo bat daramala, amatasunaren sinbolo unibertsala, ezerk ez du pentsarazten barruan duen legenda iluna. Valentziako ospitale ospetsu honek amaetxe gisa fun-tzionatu zuen 70eko hamarkadara arte, eta bere historian zehar bi albiste txundigarriren protagonista izan da. Alde batetik, 90eko hamarkadan, gauean eraikina zain-tzen ari ziren segurtasun-zaintzaile batzuen testigantzak atera ziren argitara, beren txandan fenomeno paranormalak izan zituztela bai-tzioten. Urte batzuetara, ospitalea garaiko albistegietan eta hedabideen azaletan azaldu zen berriro, 70eko hamarkadako haurren lapurretaren eskandalua zela-eta.

Klinika honetan bizi diren fenomeno paranormalen historia 1990eko martxoaren 22an argitaratu zen, Las Provincias egunkariak zenbait segurtasun-zaintzaileren testigantzak argitaratu zituenean. Haien arabera, gertakari paranormal eta arraroak sumatu zituzten ospitale zaharraren barruan gaueko txandetan. Testigantzen artean José Antonio C. izeneko zaindariarena zegoen. Indar bat sentitu zuela adierazi zuen, eta hiru aldiz jo zuela. Hurrengo gauean, goiko solairu batetik zetozen kolpe batzuk entzun zituen, nahita egindakoak ziruditenak. Kolpe horiek beste batzuetan ere entzun zituen, nahiz eta bera izan eraikinean geratzen zen pertsona bakarra. Bere errondetan ume baten negarraren an-tzeko soinuak entzuten zituen, goizaldeko ordu txikietan jotzen zuten telefonoak, bakarrik pizten ziren argiak… Baina gehien izutu zuena gau batean, erronda egiten ari zela, giza itxurako itzal bat eskaileretatik jaisten eta berarengana hurbiltzen ikustea izan zen.

Jose Antoniok dioenez, hura “oso hodei kontzentratua bezalakoa zen. Emakume garai bat zen, sorbaldetan begiztak zituen kamisoi arrosa batez jantzia”. Janzkeragatik, “Arrosako Dama” goitizena jarri zioten. Garai hartako erregistro medikoen arabera, bi emakume bakarrik hil ziren ospitalean, eta bietatik bakarra erditu zen; beraz, Lourdes izan zen, hil baino pixka bat lehenago haur batez erditu zena. Zoritxarrez, haren haurra ere hil egin zen, ordu batzuk geroago. Testigantzetako batzuen arabera, Lourdesek, “Arrosako Damak”, eraikin publiko horretako korridoreak zeharkatzen ditu gauez, negarrez eta oihuka, atsekabetuta, bere haurtxoaren bila dabilela.

Haur lapurtuak

0eko hamarkadan, La Cigüeña ospitalea izan zen haur lapurtuen kasu gehien erregistratu zituena, Adopzio Irregularrek Eragindakoen Elkarte Nazionalaren arabera. Modus operandia beti berdina zen: guraso biologikoei jaioberriaren heriotzaren berri ematen zieten eta ez zieten gorpua ikusten uzten, ehorzketaz arduratuko zirela esanez, sufrimendua aurrezteko. Bestalde, doktoreek, erizainek eta emaginek osatutako tramak, horietako batzuk erlijiosoak, jaioberri horiek seme-alabarik izan ezin zuten
familia dirudunei ematen zizkieten. Prezioak 50.000 pezetatik (300,51 €) 250.000 pezetara (1.502,53 €) bitartekoak ziren. Guraso horiek uste zuten adopzio azkar bat izapidetzen ari zirela, sarritan esaten baitzieten ama hilda zegoela edo ez zuela haurra maite.