Joera hau ez da soilik entretenimendura mugatzen; elkarrekintza sozialekin ere badu zerikusia. Izan ere, gazteen %71k bideojokoak besteekin konektatzeko modu gisa ikusten ditu. Aldiz, boomber belaunaldiko %21ak baino ez du ikuspuntu hori partekatzen.
Bideojokoen interaktibitatea dela eta, jokalarien esperientzi aktiboagoa izate ahalbidetzen du eta hori erakargarria suertatzen zaie teknologiaz inguratua hazi den belaunaldiari. Horregatik filmak ikustea bezalako jarduerak pasiboagoak iruditzen zaizkie. Gainera, hastapenetan bideojokoak denbora-pasa bakartia baziren ere, egun esperientzia komunitario batean bilakatu dira eta elkarrekintza sozialak sustatzen ditu mundu birtualean. Azken hamarkadan, batez ere telelanaren gorakadarekin, joera hori azkartu egin da.