`Etxebizitza eta Gazteak: Aukerak eta baliabideak ezagutuz´ hitzaldia izango da asteazkenean, Kontadores Gazte Zentroan. Hitzaldia 18 eta 34 urte arteko gazteei zuzendua dago.
Etxebizitza-aukerei buruzko informazioa zehatza emango dute eta etxebizitza alokatzeko eta erosteko dauden laguntzei buruzko azalpenak ere emango dituzte.
Bestetik, etxebizitzari edo emantzipazioari eragiten dioten bestelako gaien inguruan galderak egiteko eta zalantzak argitzeko aukera ere izango da.
Hitzaldia doakoa da baina edukiera mugatua denez, izena eman beharko da aldez aurretik.