Eider Saezek “Negua” kantua kaleratu du, Marenekin batera

Eider bakarlariak Negua abestia aurkeztu du, azaroan kaleratuko duen disko berriaren aurrerapen kantua. Garai ilunagoetan, neguan, egoteari buruz kantatzen du Eiderrek: “Galdetzen badidazu noiz arte iraungo duen negu honek. Betiko lekuetan galduko garela badakizu (badakizu).Itzali dituzte argiak, hasi da berriro euria. Etxera bidea ez dela erraza ilunetan (ilunetan). Neguan”.

Pop soinuak eta garai hobeen nostalgia kutsua du, eta hotzari aurre egiteko epeltasuna eta goxotasun antzematen da bideoan. Eiderrek Marenekin kolaboratu du kantuan eta bien ahotsek ere uztarketa ederra egiten dute.

Eiderrek azaroaren 22an kaleratuko du disko berria, Nola aldatu gara? izenekoa.