Zenbat aldiz saiatu zara sare sozialen erabilera mugatzen? Eta zer moduz? Lortu duzu? Ez zure burua zigortu lortu ez baduzu. Sare sozialak euren zurrunbiloan harrapatzeko diseinatuta daude. Ehunaka pertsona daude, soldatapean, zeregin bakarra zu pantailara itsatsita ahalik eta denbora gehien nola mantendu pentsatzen dutenak.
Guztiok dakigu autokontrola ez dela nahikoa TikTok-en, bada orain dokumentu ezkutu batzuk ideia hau berresten dute. Dokumentu horietan TikTok-en mendeko bihurtzeko minutu zehatzak agertzen dira: 35 minuturekin nahikoa da.
NPR-k lortu dituen dokumentuetan dioenez, 260 bideo ikuskatzea nahikoa da ohitura hartzeko. Hortik aurrera, dokumentuen arabera, litekeena da erabiltzaileak “plataformarekiko mendekotasuna garatzea”.
Kontuan hartuta TikTok-eko zenbait bideok ez dituztela zortzi segundo gainditzen, mendekotasuna bermatua dago. “35 minutu baino gutxiagoan, batez besteko erabiltzailea mendeko bihurtzen da plataformara” diote dokumentuek.
NPR-k sarbidea izan duen beste barne dokumentu baten arabera, TikTok-en funtzioak plataformara itsatsita mantentzeko diseinatuak daude, etengabe TikTok-irekitzen egoteko beharra sortzen dute.
TikTok-eko dokumentuek baieztatzen dute “erabilera konpultsiboa buru osasuneko eragin negatiboekin lotuta dagoela, hala nola gaitasun analitikoen galera, memoriaren eraketa kaskartzea, elkarrizketetako sakontasun falta, enpatia murriztea eta antsietatearen igoera”.
Gainera, dokumentuak gehitzen du kontziente dela erakundea TikTok-en “erabilera konpultsiboak oinarrizko ardura pertsonalei ere eragiten diela, hala nola nahikoa lo ez egitea, lan eta eskola ardurei eragitea eta baita maite ditugunen konexioetan”.
