Gasteizko Udalak 16 eta 34 urte arteko gazteei zuzendutako Emantzipaziorako Bulegoa ireki du. Azaldu dutenez, informazio erabilgarria, aholkularitza eta orientazio pertsonalizatua emango zaizkie gazteei.
Hainbat gairi buruzko aholkularitza emango dute bertan: gurasoen etxea utzi eta bizitzeko tokiren bat aurkitzeko, lana topatzeko, zer ikasi erabakitzeko, nazioarteko esperientzia bat izan zein ondoren itzultzeko…
Emantzipaziorako Bulegoa Espainia plaza 1 zenbakian dago kokatua, Gazteen Argibidetarako Udal Bulegoan. Astearte, ostegun, ostiral eta larunbatetan izango da zabalik, 11:20tik 14:00etara, eta astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:00etara.
Aldez aurretik hartu behar da hitzordua Gazteen Argibidetarako Udal Bulegoan, 945 16 13 30 telefono zenbakian, edota gazgasteiz@vitoria-gasteiz.org email helbidean.