Ainhoa Vitoria gidari duen Yoko Ona podcasta berrikuntzekin dator. Platoko txokoa utzi eta bost geldialdiko bira egingo dute Euskal Herriko lau hiriburutan eta Bartzelonan. Aretoetan izango dira saioak.
Lehen hitzordua Iruñeko Laban izango da, hilaren 23an, eta Izaro izango da gonbidatua. Bigarrena, Bilboko La Riberan egingo dute, azaroaren 7an, Olaia Inziarterekin. Bartzelonako Euskal Etxera joko dute ondoren, azaroaren 23an, Ainhoa Marzol eta Judith Neddermanekin. Gasteizko Jimmy Jazzen arituko dira azaroaren 28an, Jota Martinarekin, eta, azkenik, Donostiako Kutxa Fundazioa Klubean izango dira abenduaren 26an, Sune eta Euskoprincessekin.
Podcasteko kideek sareetan zabaldu dutenez, “formatu berri batekin gatoz, zuzeneko musika, sorpresak, gonbidatu bereziak…eta askoz gehiago!”.
