Opari jasangarriak oparia baino gehiago dira. Ingurumenarenganako errespetua, birziklapena eta kontsumo arduratsua sustatzeaz gain, gure planetari laguntzeko modu bikaina dira, guztiontzat hobea den mundu batean bizi ahal izateko. Opari ekologikoa da ekoizpenetik hasi eta azken bilgarrira arte ingurumena errespetatzen duena. Haren materialek inpaktu txikia dute planetan, eta fabrikazioa ahalik eta tokikoena izaten saiatzen da. Opari horiekin, erabilera bakarreko plastikoak murrizten, energia aurrezten eta garraioak sortzen duen CO2 minimizatzen laguntzen ari zara. “B” PLANETArik ez dago.
Landatzeko arkatzak
Ikasturtea hasi dugunez, opari hau oso egokia da. Arkatzak paper birziklatuz eginda daude, eta arroz-
almidoizko kapsula bat dute, zenbait landareren haziekin. Horrela, arkatzak amaitzen hasten direnean, landatu ahal izango dituzu, bigarren bizitza emateko eta landare ederrez gozatu ahal izateko. Guztiz jasangarria eta
birziklagarria den produktua. Opari jasangarria, praktikoa, polita, planeta zaintzen duena eta landare berriak hazten ikusiz gozatu ahal izango duzuna.
Jantzi ekologikoak eta birziklagarriak
Orain, udazkenarekin hotza datorrenean, galtzerdi batzuk, kotoi ekologikoz egindako bufanda edo pijama bat edo edozein material eco-friendly opari bikaina da, bai jasotzen duenarentzat, bai
planetarentzat. Eko-jantzi guztiek ingurumena errespetatzen dutela bermatzen duen ziurtagiria eraman behar dute. Gaur egun, material ekologikoekin edo produktu birziklagarriekin egindako jantzi edo osagarri ugari daude, hala nola motxilak, arropa,
oinetakoak…, baita bigarren eskuko produktu elektronikoak ere.
Xaboi naturala eta artisau-xaboia
Gure azalak onena merezi du. Produktu organiko eta guztiz naturalekin zaintzea ezinbestekoa da gure azalaren itxura fresko eta osasungarria mantentzeko. Xaboi horiek osagai
naturalekin egiten dira, eta ez dute koloratzailerik edo usain artifizialik. Larruazal mota bakoitzerako xaboi bat dago; hala, sufre-xaboia desinfektatzailea eta larruazal koipetsuetarako ezin hobea da. Argan-oliozko xaboia birsortzailea eta antioxidatzailea da, eta propoli-xaboia, berriz, hanturaren aurkakoa.