
AZKEN PORTUKO POSTDATAK
Aia Azken Portun bizi izan da beti. Mon ihesi joan zen aspaldi, baina hamar urte ostean, herrira bueltatu da. Asko dute elkarri kontatzeko, eta, oraingoz aurrez
aurre ikusi ez arren,
gutunak trukatzeari ekin diote. Iraultza, irakurketak, anarkia, adiskidetasuna, teknokrazia, maitasuna, borroka, artea, ametsak, bizitza. Era askotako gaiak agertuko dira gutunotan, eta, horrekin batera, beren
historia berreraikitzen saiatuko dira: urrundu zituen gertakaria, haren inguruko misterioa, baita ezkutuan mantendu dituzten beste hainbat kontu ere. Idazle bi elkartu dira lau eskutara ondutako nobela idazteko: eskutitz bidezko eleberri bat, zer pentsatua ematen duena.
MAITASUN KAPITALA
Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du harekin bizi izandako pasio
su-tsua, gizonak duela
urtebete utzi zuen arte. Oroitzapenetan murgilduta, Martinenganako bere mendekotasun emozionalaz ohartzen da, eta horrek agerian uzten dio, bere burua emakume aske eta ahaldundutzat bazuen ere, maitasunarekin beti izan duen kontraesana. Aldi berean, tesi bat zuzentzen dabil Olga irakaslea, emakumeei maitasuna euren bizitzako erdigunea izaten erakutsi zaien moduan sakontzen duena,
Artearen eta Literaturaren historiako lanetan oinarrituz. Bere protagonisten esperientzietan oinarrituta, eleberriak gogoeta egitera
gonbidatzen gaitu, gure barnean begiratuz.
