3D inprimaketaren itsasoan murgiltzea prozesu zirraragarria da. Hasieran, gailu horiek piezak eta objektuak beren kabuz sortzeko gai ziren, eta konplexutasunagatik eta prezioagatik ingurune industrialetarako erreserbatuta zeuden. Hala ere, gaur egun, osagai merke eta erraz batzuekin munta daiteke etxeko 3D inprimagailu bat.
3D inprimagailuek ideia batetik abiatuta objektuak sor-tzeko aukera ematen digute, baina, horretarako, abiapuntuko material bat behar dugu. Etxean gehien erabiltzen direnak akri-lonitrilo butadieno estirenoa edo ABS eta azido polilaktikoa edo PLA dira. Material horietatik abiatuta, denetarik inprima daiteke: eguneroko objektu praktikoak, norberaren diseinuak, prototipoak edo/eta gure irudimeneko irudiak.
Ukipen-pantaila handia
BIQU BX inprimagailua oso erabilgarria da 3D inprimaketaren oinarriak sakon ikasi nahi dituzten hasiberrientzat. Egitura sinplea eta erabilerraza du, eta diseinu irekiak mantentze-lan eta eguneratze nahiko errazak egiteko aukera ematen du. 25x25x25 mm-ko eta 11,5 kg-ko neurria duen inprimagailu honek 32 biteko kontrol-plaka isil bat du, 400 MHz-ko ARM Cortex prozesadorearekin. Gainera, inprimagailuak zuzeneko H2 estrusio-makina super arina du, eta horrek inprimatze-doitasun handiagoa eta ihesen aurkako babes termiko segurua bermatzen dizkio, merkatuko beste inprimagailu batzuekin alderatuta.
BIQU BX inprimagailuak TFT70 ukipen-pantaila handia du, eta hiru lan-modu ditu: ukipen-pantaila modua, marlin modua eta OctoPrint modua. 3D inprimagailuak MEAN WELL elikatze-iturri bat du, luze erabili ondoren zirkuitulaburraren edo gainkargaren arazoa konpontzen duena. Inprimagailu-modelo
hau zuzenean konekta daiteke Raspberry Pi Boardekin, Octoprint erabiltzeko, eta horrek euskarri funtzionalagoa ematen du 3D inprimaketarako, inprimagailu-sarearen monitorizazioa eta bideo-grabazioa barne, baita modeloak mozteko funtzioak ere.
Salneurria:
Oinarrizkoa: 277,18 €
(www.biqu.equipment)