Mugikorretarako bideo-jokoak

CRAFTSMAN

Jolasaren hasieran uharte huts batean agertuko zara, blokez inguratuta eta eskuak beste armarik gabe. Zure ingurunea arakatzean eta materialak biltzean, gero eta tresna aurreratuagoak sortzeko aukera izango duzu, gero eta eraikuntza konplexuagoak desblokeatuko dituztenak. Horrela, desegin duzun mundua eraiki ahal izango duzu beti. Jokoak banaka edo lagunekin jolasteko aukera ematen du, eta, horretarako, partida bat sortu eta lotutako IP helbidea partekatu beharko duzu. Elkarrekin lan egin ahal izango duzue, lehiatu, edo, besterik gabe, oso ondo pasatu bloke-mundu batean.

LOONEY TUNES DASH!

Joko honetan, Bugs Bunny, Piolin eta Hankarina kontrolatu beharko dituzu, eta azken helmugara iristen lagundu, arriskuz eta oztopoz betetako eszenatokietan: dinamita, tranpa ikusezinak, amildegiak, Elmer ehiztaria, Tasmaniako deabrua… Hori lortzeko, askotan, mota guztietako indartzaileak erabili beharko dituzu:
superheroi bihurtu, Gossamer bihurtu (Looney Tunesen munstro iletsua)… Looney Tunes Dash! mekanika dibertigarriko eta ikus-atal bikaineko jokoa da, guztiok ezagutzen ditugun gure haurtzaroko pertsonaiak dituena.

STUMBLE GUYS

Jokalari anitzeko ekintza-jokoa da, eta gudu dibertigarrietan parte hartuko dugu. Horietako bakoitzean, mota guztietako probak gainditu beharko ditugu, garaipenaren koroa lortzeko. Partida bakoitzak 3 proba ditu, eta jokalari onenak baino ez dira sailkatuko. Gure helburua oztopoak saihestea izango da, helmugara iritsi arte. Erronka hori ez da erraza izango, elur-bola erraldoiei, erortzen diren plataformei, eraispen-bolei… aurre egin beharko baitiegu. Irabazten dugun bataila bakoitzak azken helburura eramango gaituzten trebetasunak desblokeatzeko aukera emango digu.