Padelean jokatzen duzu?

Padela Mexikon jatorria duen erraketa-kirola da. Binaka jokatzen da, eta jokoaren helburua bi set irabazteko puntuak lortzea da. Bikote aurkariarekiko gutxienez biko aldea duten sei joko irabazten dituen bikoteak irabazten du seta. Ez dago adin-mugarik, eta ez da zaila teknika, oinarrizko kontzeptuak eta joko-arauak ikastea. 5-6 hilabeteko praktika erregularra eginez, tarteko trebetasuna lor daiteke. Hasi aurretik, garrantzitsua da jakitea padelaren helburua puntua irabaztea dela; horretarako, beharrezkoa da saretik gertu egotea, eraso-eremuan. Beraz, padela sareko posizioa irabazteko borroka bat da.


Padela tenisaren oso antzekoa da, baina lau hormen artean jokatzen da, eta pilota helduleku laburreko pala batekin kolpa-tzen da.

Gehiegizko indarrak arazoak sor ditzake

Padela ez da indar-jokoa; gehiegizko indarrak arazoak sor ditzake eta kaltegarria izan daiteke. Jokaldi batzuek ahalik eta indar handiena
eskatzen dute, baina batzuek baino ez. Kirola sozializatzeko modukoa da, bikoteka jokatzen baita. Komenigarria da zure bikotekidea zure maila berean egotea; horrek erraztu egingo du hobeto lan egitea, bai taktikoki, bai psikologikoki. Padela nahiko kirol erraza da ikasteko, baina ez konformatu; padel-jokalari ona izateko, ateratzen jakin behar da, eta, horregatik, sakea hobetzeko, zure zerbitzua errepikatzea beharrezkoa da denbora guztian. Kirol guztietan bezala, beroketa garrantzitsua da jokatu aurretik; beraz, pistara sartu baino 5 edo 10 minutu lehenago horretan aritu behar duzu. Pala oso elementu garrantzitsua da padelean, pertsona bakoitzaren pisuaren eta jokatzeko moduaren araberakoa.

Padela praktikatzen hasteko aholkuak

Posizioa pistan: Garrantzitsuena non kokatu argi izatea da.
Hiru gune daude:
1.- Defentsa-eremua: alboko eta atzeko pareta palaren puntarekin ukitu ahal izateko posizioa da.
2.- Trantsizio-eremua: bolak kolpatzeko eta eraso-eremura igaro ahal izateko eremua da.
3.- Eraso-eremua: gune hori da aurreratuena, puntuak lortu ahal izateko.

Eskuinean:Jarri eskuineko aldean. Hasiberria bazara, eskuineko aldea da aukerarik onena; izan ere, eskuineko aldetik ematen diren kolpeak pista-hondotik ematen dira, eta denbora
gehiago izango duzu jartzeko, pentsatzeko eta indarrez emateko.

Kontrolatu bola: Bola kontrolatzeko, praktikatzea da aholkurik onena. Kolpeak errepikatzea da teknika
hobetzeko modu bakarra.

Erabili burua: Jokalaririk onenak ez dira beti teknika onena dutenak, baizik eta azkarrenak. Adibidez, zure aurkariek partidaren pisua badaramate, mantsotu kolpe gurutzatuak erabiliz, eta alderantziz bada, erabili horma altuerako pilotak lortzeko.