LGTBIQ+ gaiari buruzko zazpi film

Genero-disidentzia edo sexu-orientazioa bezalako gaiei buruzko filmez hitz egiteak esan nahi du, fikziozko narratiben bidez edo benetako gertaeretan oinarrituta, kolektibo baten historia balioestea, ahalegi-naren bidez eskubideak eta ikusgarritasuna irabaziz joan baita.


Te estoy amando loca-mente. Gazte batek Zuzen-bideko karrerarako bidea
utziko du, bere nortasuna eta eszena-tokietarako grina deskubritu ondoren, eta horrek, bere ama, kinka larrian jarriko du. Pelikulak hainbat gai jorra-tzen ditu, hala nola, identitatea, balioak, familia-harremanak eta gizarte-mugimenduak.


20.000 especies de abejas. Herrian opor hutsak ziruditenak ikaskuntza-prozesu bihurtzen dira, beste haur batzuekin batera. Protagonista, Cocó izemeko zortzi urteko umea, bere ikaskide bati bikinia lapurtzea leporatzen diotena, bere nortasuna aztertzen hasten da.


The Prom. Agerian uzteko moduko bidegabekeria gertatzen da: neska batek ezin du gradua-ziora joan neska-lagunarekin joan nahi duelako. Film luze hau musikalak, istorio safikoak eta nerabeen dramak maite dituztenentzat egokia da.


Femme. Julesen bizitza eta karrera drag queen gisa eraso homofobo bortitz batek zapuztuko ditu eta, sendatzen ari dela dirudienean, sauna batean elkartuko da bere erasotzailearekin.


Call me by your name. Jipoien eta gaitzespenen ohiko dramatik aldentzea bilatzen duen nerabe-trama. Hunkigarria izateaz gain, gizartearengan fedea eta familia-harremanak LGTBI+ pertsonei itzultzen dizkien filma da.


Habitación en Roma. Film luze bitxi hau Erroman oporretan elkar ezagutu eta gela batean
elkarrekin amaitzen duten bi emakumeri buruzkoa da.


The danish girl. Benetako gertakarietan oinarritutako istorioa Kopenhage eta Paris artean garatzen da 1920ko hamarkadan. Modu femeninoan agertzeak Einarrek emakume gisa duen nortasuna agerian uzten du.