Dorian, Cala Vento, La Paloma eta Lisabö, azaroaren 8tik 10era, MAZ Basaurin

MAZ Basauriren 12. edizioa azaroren 8ko asteburuan iritsiko da aurten. Dorian, Cala Vento, La Paloma, Lisabö, Sotomonte eta Lova Lois ikusteko aukera izango da, Social Antzokian.

Kalean, Nat Simons madrildar bakarlaria eta Sweet Rage, Islabat, Agurea, Urpekaria eta Itsasoa eta Nun euskal musikariek joko dute. Emanaldi guztiak doakoak izango dira.

Txiki Maz gunean, ElencoMugu eta Mr Chasen kontzertuak izango dira ikusgai; baitta Matraka Culinary Centerren ikuskizuna ere.

Social Antzokiko zuzenekoen sarrerak irailaren 26an jarriko dituzte salgai, 12 euroan.