Belaunaldien arteko ezberdintasuna joera estilistiko eta hizkuntza erabiltzeko modutik haratago doa. Ezberdintasunak askoz sakonagokoak dira eta belaunaldi bakoitzaren helburuetan, maitasuna emateko moduan eta sexua ulertzekoarenean eragiten du, beste gauza askoren artean. Feeld-entzat, ziten aplikazioarentzat, Justin Lehmiller-ek egin duen ikerketa baten arabera, Z bealunaldikoek, —milenialek ez bezala—, euren fantasia sexualak alderdi monogamora mugatzen dituzte.
Ondorio honetara iristeko, Lehmiller-ek eta bere taldeak, 18-75 urte bitarteko aplikazioko 3.310 erabiltzaileri galdetegia pasa zieten. Lagineko pertsonak 71 herrialde ezberdinetakoak ziren. Euren desira sexualez galdegitean ikertzaileek behatu zuten “Z belaunaldikoen artean monogamia da harreman mota gustukoena. Aldiz, milenialek eta X belaunaldikoek etikoa den monogamia eza nahiago dute.
Honela, Z belaunaldikoen %81ak baieztatu zuen fantasiak edukitzen zituztela harreman monogamoei buruz, eta %44ak aitortu zuen sarritan izaten zituztela fantasia hauek”. Kontrara, belaunaldi honetakoak dira, harreman ireki bat edukitzearekin fantasia gutxien dituztenak (%62). Aurreko belaunaldietan kopurua %80koa izan da. Beraz, esan genezake, harreman irekiak, hein batean normaltzat hautematen diren garaian hazi diren lehen belaunaldiak, harreman esklusiboago eta tradizionalago bat idealizatzen duela. Bizitzaren ironia, ez duguna nahi.
Ikerketak azaltzen duenez “gazte askok ez dute harreman seriorik izan beste pertsona batekin”, horregatik “errazagoa zaie monogamiarekin fantaseatzea, oraindik esperimentatu ez duten zerbait baita”.
Hori bai, horrek ez du esan nahi Z belaunaldikoak klasikoak direnik. Nahiz eta monogamoa den sexuarekin fantaseau, fantasia horietan aldagai asko txertatzen dituzte: BDSM, fetitxe ugari… oro har, bikotearekin batera gauza berriak esploratzeko gogoa erakusten dute.