2013tik Norvegiako ekoizle eta hornitzaile askok 13 urtetik beherakoentzako iragarki mota hauek murrizten dituzte, nahita, baina laster, ez da borondatezkoa izango, derrigorra baizik.
Arauak erabat debekatzen du edozein motatako gozoki, izozki edota freskagarrien iragarkiak, gazteei zuzenduta badaude bederen. Gainera, produktuaren nutrienteetan oinarrituko da horren osasuntsuak ez diren produktuak identifikatzeko jogurtak edo zerealak bezalako produktuetan, duten azukre kopurua behatuz. Legea betetzen ez duen orok isun garrantzitsuak izango ditu.
“Osasuntsuak ez diren elikagai eta edariek, biztanleria orokorraren gaixotasunen iturri dira” esan du Usman Ahmad Mushtaw osasun ministrordeak. “Helburua, debekuarekin gazteen erabaki ez horren osasuntsuak hartzearen presioa gurasoen gainetik apur bat kentzea da”.
Norvegiako gobernuak ziurtatzen du neurria haur eta gazteen osasuna babesteko sortu dela eta ezberdintasun sozialak murrizteko. Egitasmo hau Erresuma Batuan hartu denaren antzekoa da, bertan datorren urtetik aurrera jarriko da indarrean.