Miley Cyrus auzitara eraman dute “Flowers” abestian Bruno Mars kopiatu omen duelako

Tempo Music-ek, eskubide musikalen aldeko plataformak, Miley Cyrus salatu du, antza denez, Bruno Mars-en abesti bateko hainbat zati kopiatzegatik bere Flowers abesti arrakastatsuan. Abeslariari eta bere konposatzaile taldeari (Gregory Hein eta Michael Pollack) “baimendu gabeko esplotazioa” inputatzen zaie. Rolling Stone hedabideak informatu duenez, demanda Los Angeleseko epaitegi federalean aurkeztu da.

“Flowers-ek hainbat elementu melodiko, harmoniko eta liriko bikoizten ditu, tonuaren diseinua, leloa eta musika zati batzuk”, zehaztu dute. “Ukaezina” deritzote, Bruno Mars-en When I Was Your Man abestirik gabe ez litzatekeela Flowers existituko.

Kereilak Apple eta Sony Music banatzaileak ere aipatu ditu, baita Walmart supermerkatu handia ere Cyrus-en abestia zabaltzeagatik. 

Abeslari estatubatuarrak Flowers 2023ko urtarrilean kaleratu zuen, bere Endless Summer Vacation diskoko aurrerapen gisa. Tempo Music plataforma 2019an sortu zen eta Warner Music-ekin dabil elkarlanean. Salaketako testuan Flowers zabaltzeari uzteko eskatu dute eta Cyrus-ek jendaurrean gehiago ez abesteko. Baldintza hauez gain, sortutako kalteagatik, oraindik zehaztu gabeko diru kopurua ere eskatzen da.