Korear ikertzaikeek eguzki zelula gardenak garatu dituzte, beira, leiho, auto eta smartphone pantailen gainazeletatik energia sortzeko

Teknologia honen bitartez, smartphoneak kargatu ahalko dira beren pantailako gainazalaren bitartez, eguzki zelula gardenak erabiliz. Berrikuntza Proceeding of the National Academy of Sciences aldizkarian argitaratu da eta energia iturri berrietarako ateak irekitzen ditu. 

Kwanyong Seo irakaslea buru duen taldeak eguzki zelula garden berri bat garatu du. Berrikuntzak eguzki zelulen eraginkortasuna hobetzeaz gain, hauen estetika gardena mantentzen du, ingurune eta eraikin ezberdinetan barneratu ahal izateko. 

Garatutako eguzki zelulak 16 zentimetro karratu neurtzen ditu. Ez du gainazalen itxura estetikoa aldatuko eta horregatik eraikinetako leihoetan, autoetan eta mugikorretan erabili ahal izango da. Teknologi hau gai da smartphone bat eguzkiaren argia soilik erabilita kargatzeko. 

Honegatik, etorkizuneko mugikorren eta bestelako gailuen pantailetan energia iturri moduan funtzionatu lezakete; eta leiho eta ibilgailuetan aplikatzen badira berriztagarriak ez diren energia iturri elektrikoen kontsumoak jaitsi egingo lirateke.