“Vaya Semanita” irailaren 19an itzuliko da ETB2ra, umorerik lotsagabe eta urratzaileenarekin.

“Vaya Semanita” umorezko programa ikonikoa irailaren 19an itzuliko da ETB2ra. Esketx berriek espiritu zital berarekin eta telebistako pertsonaia dibertigarri eta ganberroenekin helduko diote gaurkotasunari.

Maribel Salas, Andoni Agirregomezkorta, Miriam Cabeza, Nerea Garmendia, Javier Antón, Diego Pérez, Iker Galarza eta Lorea Intxausti, besteak beste, euren interpretazio garratz eta lotsagabeenarekin itzuliko dira, ETB2ko udazkeneko parrilla berriari begira, katearen apustu garrantzitsuenetako batean.

Denboraldi berri honetan, esketx fresko eta originalez beteta dator formatua, eta gaurkotasuneko gaiak aztertuko dituzte, nobedadeak eta sorpresak ekartzeaz gain.

Gainera, gaur arratsaldean, FesTVal Gasteizko telebista jaialdiaren baitan, sorpresaz beteriko aurkezpen galaz gozatzeko aukera izango da Europa Jauregian.

Ez galdu “Vaya Semanita” ren estreinaldia irailaren 19an ETB2n eta eitb.eus-en.