Bi urte pasa ostean ere, txakurrek euren jostailuen izenak gogoratu ditzakete

Ikerketa berri batek, txakurrak, objektuen izenak, denbora pasata ere, gogoratzeko duten ahalmena uste zena baino ahaltsuagoa dela dio. Zientzialarien arabera, txakurra, bere hizketarako gaitasunak garatzen ari den haur baten parekoa omen da.

Hungariagko Eötvös unibersitateko ikertzaile talde batek, Shany Dror burutu dutela, ikerketa bat egin dute eta lana Biology Letters aldizkarian argitaratu da. 2020ko abenduan, ikerketako txakurrei 12 jostailu eman zitzaizkien eta bakoitzaren izenak irakatsi. Max, Rico, Squall, Whisky eta Gaia txakurren jabeek eurekin jolasteko zuten denbora ezberdina zen. Lehenengo hiru txakurren jabeek, soilik egunean ordu erdiz jolastu zezaketen eurekin. Gaiak berriz egunero bost ordu baino gehiago jolasten zuen; Whisky-ren orduak aldakorrak ziren.

Probatu nahi zen, ea txakurrek, hilabete pasa ondoren ere jostailuen izenak gogoratzen ote zituzten. Ondoren, bi hilabete pasa ondoren probatu zen eta azkenik bi urte pasa ondoren. Behin denbora horiek igarota, jostailuak usaintzen utzi zitzaien txakurrei eta jabeek, jostailu jakin baten bila joateko eskatu zieten, jostailuaren izena esanez.

Txakurrek jostailu zuzena ekartzen zuten. Animalia hauek jostailuen izenak gogoratzeko gaitasuna erakutsi zuten, hilabete pasa ondoren, bi hilabete pasa ondoren eta baita bi urte pasa ondoren ere. Jostailu zuzena ekartzen zuten %70etan. Ikertzaileek diote, zortea bakarrik izan balitz, erantzun zuzenak %20,4 ingurukoak izango zirela.

Txakur batzuk hobeak ziren gogoratzen besteak baino, baina ez dirudi jolasten igarotzen zuten denborak eraginik zuenik. Rico eta Gaiak %60 eta %54ko arrakasta izan zuten. Squall-en puntuazioak zirudien zortearen emaitza, beste guztiek %20tik gorako portzentajeak eskuratu baitzituzten.

Jostailu kopurua ere erronka handia zen. Puntuazio garaiagoa zatekeen jostailu gutxiagorekin. Hori bai, ikerketa border collie arrazako txakurrekin egin zenez, ezin dira emaitzak orokortu, baina ikerketak gure pentsamendu prozesuaren ebaluazioa esploratzeko bide berriak ireki litzake.