Iraileko errutina gainditzeko opariak

Iraila heldu da eta oporrak bukatutzat eman ditugu… Beraz, egun batzuk erlaxatu eta deskonektatu ondoren, iratzargailuaren alarma ahaztu eta kezka nagusia aisialdiaz gozatzea izan dugun egun batzuen ondoren, orain, errutinara itzultzea dagokigu. Itzulera horrek lanaren edo ikasketen betebeharrei berriro ekitera behartzen gaitu, eta oporretan izan dugun askatasuna galtzera. Hori gehienoi zaila egiten zaigun sentsazioa da. Egoera hori gainditzeko, onena geure buruarengan pentsatzea da, eta geure buruari xehetasun bat oparitzea, aldartea hobetzeko eta zain dugun monotonia horri aurre egin ahal izateko…

Lanerako/ikasketetarako

Errutinara itzultzeko zerbait berri estreinatzea beti da egoera hori hobeto jasaten lagunduko dizun pizgarria. Lanerako, birziklatutako banbuzko ohar-blok bat, eta harekin bat egiten duen boligrafoa, zure eramangarrirako zorro bat edo mahai gainean jartzeko landare txiki bat, etapa berri hau hasteko modu egokia izango dira.
Ikasturtea hasteko, agenda berria, zure ordutegiak idazteko, bolalumaz eta eskola-materialez betetako kutxatila bat, edo aurreko guztia sartzeko motxila bat.

Sasoian jartzeko

Iraila beti izaten da zerbait berria hasteko garaia. Buru aktibo batek sasoian dagoen gorputza behar du. Gimnasioan hasteko galtz elastikoen eta kamisetrn sorta opari ona da, sasoian jartzera animatuko zaituena. Dutxarako nezeserra edo mikrozuntzezko eskuoihala ere opari onak izango dira. Aitzitik, aire zabaleko kirola nahiago duzun horietakoa bazara, korrika egiteko zapatila on batzuk dira aukerarik onena, pultsometro batekin eta eguzkiaren izpi ultramoreak saihesteko txapel batekin batera.

Eman zure buruari gutizia bat

Erakusleiho horretan ikusi duzun alkandora edo praka hori, aspalditik nahy duzun masaje hori, jatetxe dotore batera joatea, edo landetxe batean asteburu batez gozatzea bikotekidearekin edo lagunekin, horiek dira irailean pizgarri bat izateko eta hobeto aurre egiteko proposamenetako batzuk. Animoa handitzeko ez dago norberaren burua ondo zaintzea baino gauza hoberik, eta, horrela, bizitzaren aurrean jarrera positiboa izatea eta iraila arrakastaz zeharkatzea.