Mugikorretarako bideo-jokoak

STORYTELLER
Android zein IOS plataformetan

Puzzle-jokoa da, zure sormen-gaitasuna probatzeko aukera emango dizuna. Lehen partida hasi bezain laster, izenburuak liburu bat erakutsiko dizu, orrialde zuriak izango dituena. Zure eginkizuna, buru-hausgarri
bakoitzean zehar, orri bakoitzean agertzen den argumentuarekin zerikusia duten eszenak osatzea izango da. Sekuentzia horietako bakoitzak bere pertsonaiak eta agertokiak izango ditu, eta horiek erabili beharko dituzu istorio bakoitzean sakontzeko. Nolanahi ere, sormena sustatzeko, kapituluen artean
itemak trukatzeko, eta, horrela, gidoi orinalak sortzeko aukera emango dizu jokoak.

WILD CASTLE TD: GROW EMPIRE

Estrategia-jokoa da, non jokalariek arkulari-talde bat kontrolatuko duten. Haren eginkizuna gotorleku bateko harresia defendatzea eta etsaiei gaztelura sartzea galaraztea da. Partida bakoitza hastean, harresi bat aurkituko dugu, eta, haren gainean, gure jagoleak jartzeko bost puntu. Gure egitekoa izango da jakitea nola kokatu eta non kokatu maila handienekoak. Borroka automatikoki hasiko da gutxien espero duzunean. Gure arkulariak geziak jaurtitzen hasiko dira
norabide guztietan etsaiak gotorlekura hurbil ez daitezen. Irabazitako partiden arabera, gure soldaduak mailaz igoko dira.

LOST IN BLUE 2: FATE´S ISLAND

Estrategia-jokoa da, zeinean uharte batean erori den hegazkin bateko bidaiariei bizirauten eta aurrera egiten lagundu behar zaien. Hutsetik hasita, etxeak eraikitzen lagundu beharko diezu, baita janaria landatzen eta uhartean zehar dauden
baliabideak biltzen ere. Uhartearen eragozpen handienetako bat dfa kondizio klimatikoak etengabe aldatzen direla. Bat-batean, eguzki kiskalgarria dago, urakanak, ekaitzak… Egoera horiek guztiak erronka izango dira, eta bizirik atera direnek aurre egin beharko diete. Mehatxuak gero eta ugariagoak izango dira, uhartean bizi diren piztiak barne.