Multiorgasmoa

Multiorgasmoa edo orgasmo anizkoitza hainbat orgasmo lortzea da. Emaku-mearengan modu naturalean estimu-latzen da, eta gizonengan eiakulazioa eragiten duen itzulerarik gabeko puntua identifikatzen ikasten da. Frogatu da orgasmoak gizonengan eta emakumeengan eragin ditzaketen estimuluak eta orgasmoaren iraupena edo maiztasuna bi sexuetan desber-dinak direla. Horrek ez du esan nahi gizonentzat edo emakumeentzat hobea denik; izan ere, plazer-sentsazio bera sortzen du, eta klimaxera iristean aktibatzen diren garuneko mekanis-moak eta mekanismo motorrak ere ia berdinak dira.

Hala ere, badira gure harremanak hobetzen lagun diezaguketen desberdintasun batzuk. Adibidez:
-Gizonezkoen orgasmoak 3-10 segundo irauten dute; emakumezkoenek, berriz, 20 edo gehiago.
-Gizonek orgasmoa lortzen dute sarketarekin dituzten kasuen % 75ean. Emakume hetero-sexualek kasuen % 69an lortzen dute. LGTBI bikoteen artekoetan, emaitza orekatuagoa izaten da.
-Emakumeei gehiago kostatzen zaie kitzikatzea, baina gizonak irudimenarekin kitzika daitezke.
-Gizonek ikusmenaren eta genitalen estimulazio fisikoa behar dute; emakumeek, berriz, estimulatzeko eremu erogenoak erabiltzen zaizkie.
-Emakumeek erraztasun handiagoa dute hainbat orgasmo bata bestearen atzetik esperimentatzeko; gizonak, berriz, “aldi erregogorra” izeneko etenaldian sartzen dira, minutu batzuk behar baitituzte osatzeko.
-Gizonen kasuan, orgasmoa eiakulazioa-rekin batera joan ohi da. Aldiz, emakumeek orgasmoak senti ditzakete kopulaziorik gabe.
-Kitzikapen- eta estimulazio-etapan, garuneko eremu desberdinak aktibatzen dira, baina klimaxaren unean, bi kasuetan bizkortu egiten dira bihotz-maiztasuna eta arnasketa-maiztasuna, plazer-sentsazioa sortuz.

Gorputza goi-lautadaren eta klimaxaren artean mantentzeko gai denean gertatzen dira multiorgasmoak, tontor txikiak balira bezala…