Zornotzako barnetegiak euskara maite duen munduko txoko askotako ikasleak bildu ditu

Euskal kulturaren berezitasunak interes handia piztu du munduko hainbat lekutan. Zornotzako barnetegia kudeatzen hogeita hamar urte baino gehiago daramatzan Aurten Bai Fundazioak hitzarmena sinatu du Etxeparerekin, besteak beste euskararen presentzia eta ikusgarritasuna bultzatzeko erronka duen erakundearekin. “Polita da hemen bizi ez den jendeak euskararenganako duen sentiberatasuna eta maitasuna ikustea”, adierazi du Edurne Etxebarria Zornotzako barnetegiko zuzendariak.

Joan den uda honetan zehar, hainbat nazionalitatetako 33 ikasle izan dira barnetegian, eta inoizko kopuru handiena izan da hori. “Aurten, sorterrian euskara ikasten hasi diren 33 pertsona hartu ditugu, eta hemen euskara hobetu nahi dute, bultzada on bat eman eta etxera maila hobearekin itzuli”, Etxebarriak gaineratu duenez.

Susana Krzywiec, Marcelo Cunha, Andrea Valle, Dariana López eta Eesha Barua dira Zornotzako barnetegian udako bigarren ikastaroa hasi zuten 16 ikasleetatik bost. Ameriketako Estatu Batuetatik, Uruguaitik, Kubatik eta Poloniatik etorri eta euskara ikasteko gogo biziz iritsi dira Bizkaira.

Hamasei ikasleen desplazamenduaren baturak kilometro asko ditu. Guztiek gogo handia dute euskal kulturari buruz gehiago ikasteko. Barnetegiko arduradunek zehaztu dutenez, ikasle gehienek oinarrizko euskara maila dute (A0/A1). Gainera, batzuek egonaldi laburra errepikatu dute. Izan ere, “argi dago denok gaudela interesatuta, gehienok kilometro asko egiten ditugulako honaino iristeko”, adierazi du ikasle batek.

Ikaskuntzan aldaketa

Jatorrizko herrialdeetan zuzenean hitz egiteko aukeraren falta sumatzen dute, grabazio elektronikoen bidez gauzatu beharrean. Desberdintasun handiak nabaritzen dituzte hizkuntza aurrez aurre edo telematikoki ikasterakoan. Susana Kzrywiec-ek, barre artean, polonieraren eta euskararen arteko antzekotasunak aurkitzen ditu. “Batzuetan oso dibertigarria da poloniar gisa euskara ikastea, hitz batzuk polonieraz diminutiboak diruditelako”.

Adibidez, “Mikelek, Susanek, oso polita da. Miguelito polonieraz izango litzateke”, dio Marcelo Cunhak. Baruak, anekdota moduan, hitzegiten den euskararen eta kantuetan entzuten den euskararen artean alde handia dagoela adierazi du. Euskal musika oso gogoko du ikasle honek.

Edurne Etxebarriak barnetegiko zuzendaria oso balorazio postiboa egiten du. “Hemen bere maila asko hobetzen da, eta horrek harrotzen gaitu”.