18GJH: etorkizuna argitzen. Zeruaren kalitatea eta izarren argia ikusteko aukera

Gaueko zerua eremu ireki batean ikustea eta hango izarrez gozatzea da dagoen atseginik handienetako bat. Gizakiak unibertsoaren mugagabetasunarekin alderatuta duen hutsaltasunaz gogoeta eginarazten digu.
Zoritxarrez, munduko populazioaren % 85 zeru kutsatuen azpian bizi da. Argi-kutsaduraren aurrerapena gure zeruetako izarrak ezabatzen ari da, eta kultura-, zientzia-, ingurumen- eta estetika-ondorio sakonak dituen ondarea hondatzen.
Hiru mehatxu mota nagusi daude gaueko zeruaren kalitaterako eta izarren argia ikusi ahal izateko: gaueko argi artifiziala, irrati-uhinen luzeren igorpena eta lurreko behe-orbitako sateliteen lorratzak.

Oinordetza naturala

Kanpoko argiztapena modu desegokian eta neurriz kanpo erabiltzeak, batez ere hiriguneetan, gero eta zailagoa egiten du gaueko zerua bere handitasunean ikustea.
Gainera, beren kokapen egokiagatik behatoki astronomiko sofistikatuenak jartzeko aukeratutako urrutiko tokiak meha-txupean daude, argi-kutsaduraren, irrati-seinaleen interferen-tzien eta artifizialki eragindako klima-aldaketen ondorioz.
Egoera horri gehitu behar zaio espazioan barreiatuta dagoen zabor espaziala arazo global bihurtzen ari dela, funtzionamenduan dauden sateliteen aurka talka egiteko probabilitate handiak baitaude, eta horrek arriskuan jartzen ditu hondamendi naturalen prebentzioa eta telekomunikazioen exekuzio egokia.
GJHa gure inguruneko alderdi bereziki liluragarrian zentratzen da: gaueko zeruaren handitasunaz gozatzea. Era berean, helburu honek etorkizun bat eraikitzera gonbidatzen gaitu, non guztiek gora begiratu ahal izango duten eta izarrez beteriko zeruarekin txunditu. Zeruaren kalitatea eta izarren argia ikusteko aukera gure
oinordetza naturalaren funtsezko alderdiak dira, eta gure arreta eta zaintza merezi dute. Helburu horrek nabarmentzen du alian-tzak eraiki behar direla zeruaren kalitatea zaintzeko, argi-kutsadura murriztuz, eta, horrela, etorkizuneko belaunaldiek unibertsoaren handitasunaz eta izarren edertasunaz gozatu ahal izango dutela bermatzeko. Gure ardura da gaueko zerua zaintzea eta babestea, gauero gure gainean zabaltzen den mirari
kosmikoaz gozatzeko.