Oasis talde britainiarrak 2025ean Erresuma Batuan eta Irlandan emango dituen kontzertuetarako sarrerak agortu egin dira larunbat honetan, salgai jarri diren egun berean, taldeak berak jakitera eman duenez.
X sare sozialean duen kontuan, Liam eta Noel Gallagher anaiek osatzen duten taldeak jakinarazi du 2025eko uztailetik abuztura bitartean eskainiko dituzten 17 kontzertuetarako sarrerak 19:00etarako (18:00 GMT) saldu dituztela.
“Oasis Live ’25 taldeak Erresuma Batuan eta Irlandan emango duen kontzerturako sarrerak agortu dira. Kontuan izan bigarren mailako merkatuan sarrera faltsutuak edo baliogabeak agertzen direla. Sarrerak SOILIK balio nominalean birsaldu daitezke, @TicketmasterUK eta@Twickets helbideen bidez.”, idatzi du taldeak X-eko profilean. Baldintzak bete gabe saldutako sarrerak bertan behera utziko dituzte sustatzaileek.
Gallagher anaiek asteartean iragarri zuten berriro elkartuko direla, 15 urteko etenaren ondoren.
Goizean hasi dira sarrerak saltzen eta arratsaldeko lehen orduan, Ticketmasterrek iragarri du Dublingo Croke parkeko ikuskizunetarako sarrerak agortuta zeudela. Ondoren, Londres, Manchester eta Edinburgoko ikuskizunetarako sarrerak ere agortu egin direla iragarri dute, eta iluntzean idatzi hori kaleratu dute kontzertu guztietarako sarrerak salduta daudela jakinarazteko.
Oasis Live 2025 bira 2025eko uztailaren 4an hasiko da Cardiffen, Galesen, eta ondoren Manchesterren, Londresen, Edinburgon eta Dublinen ikusteko aukera izando da, besteak beste.