Emmusikadas jaialdia Iruñera iritsiko da, laugarren edizioarekin, irailaren 12tik 15era. ZENTRAL aretoan, Ginebras, Samantha Hudson, Andrea Santiago eta Repionen zuzenekoaz gozatzeko aukera izango da.
Kontzertuez gain, irailaren 14an (larunbata), emakumeek eta kolektibo gutxituek musikaren industrian duten errepresentazioaz hausnartuko dute hainbat profesionalek, Aurora Beltrán musikari nafarraren kontzertuarekin bukatuko den mahai-inguruan.
Programazioa, egunez egun
Irailak 12 (osteguna)
-Ginebras, 19:30ean. Sarrerak eskuragarri daude hemen, 18 euroan.
-Btriz + Blessive DJ SET, 22:30ean, doako sarrerarekin.
Irailak 13 (ostirala)
-Samantha Hudson + Maruxaken “Amore Bekatore” showa, 20:15ean. Sarrerak eskuragarri daude hemen, 18 euroan.
-Andrea Santiago, 20.00etan, ZENTRALeko bigarren aretoan. Sarrera: 10 euro.
Irailak 14 (larunbata)
Mahai ingurua + Aurora Beltránen kontzertua. 11:30ean izango da, eta sartzeko doako gonbidapena beharko da (eskuratu hemen).
Irailak 15 (igandea)
Repion, 19:30ean, ZENTRALeko bigarren aretoan. Tiketak salgai, 12 euroan.
Iturria: Gaztea irratia