Muturreko beroak, Europan, ia 50.000 pertsona hil ditu

2023an 47.690 pertsona inguruk, hainbat herrialde europarretan, bizi galdu zuten tenperatura altuen erruz.

Kopuru honetara iritsi da Bartzelonako Osasun Orokorreko Institutua eta emaitzak Nature Medicine aldizkarian argitaratu ditu. Bertan azaltzen den informazioaren arabera, heriotzen erdia baino gehiago 2023ko uztaila eta abuztua bitartean gertatu ziren.

Denbora tarte horretan Greziak baso-suteak pairatu zituen, eta zoritxarrez, aurten ere ez da suteetatik libratu. Orduan, herrialdeak 393 heriotza inguru zenbatu zituen beroarekin lotura zutenak. Bere atzetik, heriotzarik gehien Bulgariak izan zituen (229 heriotza) eta hirugarren postuan Espainia dago (175).

Giza jardueraren ondoriozko tenperatura altu hauek batez ere populazio adinduenei eragiten die, eta beraz, heriotza gehienak ere adinekoen artean gertatu ziren, ikerketaren estimazioen arabera. Gainera, beroaren eraginez hil ziren emakumeen kopurua esanguratsuki altuagoa izan zen gizonezkoekin alderatuta.

Txostenaren arabera, heriotzen kopurua %80 altuagoa zatekeen Europar gobernuek tenperatura altuen ondorioak murrizteko neurriak hartu izan ez bazituzten. Neurri horien artean daude mediku zerbitzuak, alerta sistemak eta bestelako ekintzak.

2023a izan da historiako urterik beroena, eta litekeena da, 2024ko urteak errekor hau gainditzea.