Horregatik proposatu dute lege proiektu hau. Proposamen honek 1989ko arau bat eguneratzen du, exijituz sare sozialetatik gorroto edukiak berehala ezabatzeko. Ezabatu ezean, milioi askoko isunak ordaindu beharko dira.
Bere ministroen aurkako mehatxuen gorakada dela eta gobernuak hartutako neurrietako bat da. Simon Harris-ek, goi funtzionarioak, argi utzi zuen ezin dutela utzi sare sozialek “mendebalde basatia” bezala funtzionatu dezaten, inongo kontrolik gabe.
X eta Facebook-eko handi-mandiek ez zuten ideia begi onez jaso. Elon Musk-ek Irlandako legea kritikatu du eta onartzen bada aurka egingo diola esan du. Hain da horrela, ezen legeak kaltetutako edozein irlandarri defentsa legala finantzatzeko prest agertu baita.
Simon Harris-ek erantzun zion euren lehentasuna ez dela ez Musk, ez Zuckerberg, baizik eta Irlandako pertsonen babesa eta segurtasuna. Garrantzitsua da aipatzea Dublinen daudela munduko sare sozial handienen bulegoak.
Teknologiako aditu ugarik uste dute proposatuko isunek erakunde hauek arauak betetzera behartuko dituela. Izan ere, adierazpen askatasuna funtsezko eskubide bat bada ere, ez da aitzakia gorrotoa eta eduki mingarriak zabaltzeko.