Bi telesail Daniar estreinatu dituzte Primeran plataforman

Primeran plataformak indartsu jarraitzen du. Irailean beteko du urtebete eta euskal eta euskarazko edukien streaming zerbitzurik handiena bihurtu da. Izan ere, 100.000 harpidedunetik gora bildu ditu doako plataformak. Denetariko eskaintza du, baita eduki esklusiboak ere; eta astero dakartza titulu berriak.

Fizkiozko lan edota dokumentalekin batera, euskarazko fikziozko telesailak dira gordailuaren habe nagusietako bat, izan originalak, bertakoa ala nazioartetik euskaraturikoak. Hain zuzen, atal honi dagozkio aste honetako nobedadeak: ‘Kaosa’ (2023) eta ‘Ahalegina’ (2021). Komediazko telesailak dira biak, jatorri daniarrekoak.

Johannes liluragarri eta abenturazalearen xarmapean harrapatuta dagoen Lise, Danimarkako goizeko telebistako aurkezle maitatua, da ‘Kaosa’ (Lars Kaalund, 2023) lanaren protagonista. Bizi duen eguneroko aurreikusgarriak bere alde basatiarekin talka egitean, ordea, erabaki zail baten aurrean jarriko du bere burua: erosotasunaren edo kaosaren artean hautatzea.

Aldiz, oso bestelakoa da ‘Ahalegina’ (Mads Rosenkrantz Grage eta Anders Morgenthaler, 2021) proposamena. Haien jaioterritik ihes egiteko ahaleginean, bostgamer gaztek ‘Counter-Strike: Global Offensive’ txapelketan murgilduko dira, heldutasunera iristeko bidaia dibertigarri bat abiatuz.