Komunitate botanikoak, arrazistak direlako, 200 landareren izenak aldatu nahi ditu

Hona hemen adibide bat: Erythrina caffra. Afrikako zuhaitz baten izen zientifikoa da. Bere izenak aurkitu zen eskualdeari egiten dio erreferentzia, baina “caffra” hitzak konnotazio ezkorra du, historikoki arraza-irain bezala erabili baita Hegoafrikan.

Nokwanda Makunga biologoak aitortu du min emozional bat eragiten diola erdeinuzko izen hauek erabili beharrak bere aurkezpenetan.

Nahiz eta zientzialari batzuk beldur izan, aldaketa hauek, izenen sistema desantolatu luketelako, kongresuak izenen kodea aldatzea erabaki du.

Proposamenen artean, problematikoak diren hitzen lehen letra ezabatzea iradoki da, ez daitezen horren iraingarriak izan. Ideia hau ez bada ere guztien gustukoa izan, %63k alde bozkatu zuen.

Proposamena gauzatzeko, batzorde bat sortu da. Batzorde honek izenen etika aztertuko du eta arazoa sortzen duten izenak etorkizunean nola izendatuko diren erabakiko du. 2026. urtetik, iraingarria izan litezkeen izenak errefusatzeko aukera egongo da.

“Ez bagaude prest ikasten hasteko, galderak egiten hasteko, kuriositatea sentitzeko eta elkarrizketa zail eta deserosoak edukitzeko, orduan, ez dugu ezer aldatuko”, argumentatu du Jamie Frye-k, Newfiedls-eko bilduma bizien kideak.

Ademeyi Aremu-k, Botanikoen Hegoafrikako presidenteak, uste dute aldaketa hauek garrantzitsuak direla eta honen helburua botanika eremu inklusiboagoa eta adeitsuagoa egitea dela da; baina batez ere, landareen bitartez mundua leku hobeago batean bilakatzea.